43. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORISOAIN

2018. urteko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Orisoaingo Udalak, 2017ko abenduaren 14ko osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2018ko plantilla organikoa.

2018ko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 16an, eta ondoren jendaurrean egon da 15 egun baliodunean. Ezarritako epean ez du inork alegaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan ezarritakoari jarraituz, behin betiko onetsirik gelditzen da Orisoaingo Udalaren 2018ko plantilla organikoa, eta indarrean sartuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean.

Plantilla organikoaren kopia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari igorri beharko zaio, behin betiko onespena jaso eta hilabeteko epean.

Orisoainen, 2018ko otsailaren 8an.–Alkate udalburua, Alexandre Duró Cazorla.

ERANSKINA

2018ko plantilla organikoa

Udalak Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasunarekin partekatutako lanpostuak

Funtzionarioak:

–Idazkaritza (hutsik).

Lan-kontratudunak:

–Administrari-ofiziala (hutsik).

–Administrari laguntzailea (hutsik).

–Administrari laguntzailea (hutsik).

–Administrari laguntzailea, %20ko lanaldikoa (hutsik).

Iragarkiaren kodea: L1801996