43. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLORITZ

2018ko lan egutegiaren onespena eta egun baliogabeen deklarazioa

Olorizko Udaleko alkateak, 2018ko otsailaren 8an eman 3/2018 Ebazpenaren bidez, 2018ko lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa onetsi zituen. Hona hemen zer ezartzen duen haren xedapen zatiak:

“Lehena.–Honako egun hauek jaiegun izanen dira eta haietan itxita egonen dira udal bulegoak:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 29a: Ostegun Santua.

–Martxoaren 30a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 2a: Pazko biharamuna.

–Maiatzaren 1a: Langileen Eguna.

–Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren Jasokundea.

–Abuztuaren 24a: herriko jaia.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Azaroaren 1a: santu guztien jaia.

–Abenduaren 3a: Frantzisko Xabierkoaren eguna.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri.

Bertako beste jaieguna ere sartuta dago aurreko zerrendan. Udalek proposaturiko egunean izanen da jaiegun hori, eta 2018ko abuztuaren 24an udal honetan.

Bigarrena.–Olorizko Udaleko Erregistro Orokorra 11:00etatik 14:30era egonen da irekita, jendea hartzeko, asteartetik ostegunera.

Hirugarrena.–Baliogabeak izanen dira, 2018an epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak, Nafarroako Gobernuak Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, toki administrazioak barne, egiten duen deklarazioari jarraikiz.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita Olorizko Udalaren eta gainerako udalerrien iragarkien oholetan ere.

Bosgarrena.–Ebazpen honen berri ematea Osoko Bilkurari, egiten duen hurrengo bilkura arruntean.”

Oloritzen, 2018ko otsailaren 8an.–Alkate udalburua, José Francisco Aoiz Aranguren.

Iragarkiaren kodea: L1801992