2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLORITZ
2018ko aurrekontua. Behin betiko onespena
Olorizko Udalak, 2017ko abenduaren 28an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2018ko aurrekontu orokor eta bakarra.
2018ko 10. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 15ean, eta ondoren jendaurrean egon da 15 egun baliodunean. Ezarritako epean ez du inork alegaziorik aurkeztu.
Horrenbestez, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta aipatu legea garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan xedatutakoari jarraituz, behin betiko onetsirik gelditzen da Olorizko Udalaren 2018ko aurrekontu orokor eta bakarra. Indarrean jarriko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, laburturik eta kapituluka, argitaratzen den egunean.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari igorri beharko zaizkio aurrekontu orokorraren kopia eta horren dokumentazio osagarria, behin betiko onespena jaso eta 15 eguneko epean.
Aurrekontu orokor eta bakarraren eta bertan egindako aldaketen espedientea jendearen eskura egonen da, informazio gisa, hura behin betiko onesten denetik ekitaldia bukatu arte.
Oloritzen, 2018ko otsailaren 6an.–Alkate udalburua, José Francisco Aoiz Aranguren.
ERANSKINA
2018ko aurrekontu orokor eta bakarra
DIRU-SARRERAK:
KAPITULUA | IZENA | ZENBATEKOA |
1 | Zuzeneko zergak | 157.100,00 |
2 | Zeharkako zergak | 3.000,00 |
3 | Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak | 4.358,00 |
4 | Transferentzia arruntak | 83.965,00 |
5 | Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak | 83.653,00 |
6 | Inbertsio errealak besterentzea | 0,00 |
7 | Kapital-transferentziak eta bestelako diru-sarrerak | 0,00 |
8 | Finantza-aktiboak | 0,00 |
9 | Finantza-pasiboak | 0,00 |
Diru-sarrerak, guztira | 332.076,00 |
GASTUAK:
KAPITULUA | IZENA | ZENBATEKOA |
1 | Langileria gastuak | 31.900,00 |
2 | Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak | 102.500,00 |
3 | Finantza gastuak | 1.000,00 |
4 | Transferentzia arruntak | 84.000,00 |
6 | Inbertsio errealak | 72.800,00 |
7 | Kapital-transferentziak | 0,00 |
8 | Finantza-aktiboak | 0,00 |
9 | Finantza-pasiboak | 32.000,00 |
Gastuak, guztira | 324.200,00 |
Iragarkiaren kodea: L1801824