43. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aldaketa egituratzailea Noain Elortzibarko Udal Planean, Iharnozko mugartean, 10. poligonoko 171. lurzatian. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2017ko azaroaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Noain Elortzibarko Udal Planean aldaketa egituratzailea egiteko espedientea, Iharnozko mugartean, 10. poligonoko 171. lurzatian, Jesús María Iriartek sustatua eta Miguel Ayape arkitektoak prestatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Foru Legearen 77. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Noain Elortzibarren, 2018ko otsailaren 6an.–Alkate udalburua, Alberto Ilundain Avellaneda.

Iragarkiaren kodea: L1801762