43. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

Aldaketa, Udalaren kirol instalazioen erabilera arautzen duen udal ordenantzaren tarifen eranskinean. Behin betiko onespena

Miranda Argako Udalak, 2017ko azaroaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen tarifen eranskineko 5. aldaketa, Miranda Argako Udalaren kirol instalazioak (udal igerilekuak eta pilotalekua) erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatuari jarraikiz, erabaki hori 2017ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 21ean, baita Miranda Argako Herriko Etxeko ediktuen oholean ere.

Jendaurrean egoteko legezko aldia iraganik inork inolako alegaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe, eta aipatu Foru Legearen 325.1.c) artikuluaren bukaerako aginduen ondorioz, aipatu ordenantza fiskalaren aldaketa behin betikoz onetsitzat jotzen da, eta haren testu osoa argitaratuko da, behar diren ondorioak izan ditzan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 326. artikuluari jarraikiz.

Miranda Argan, 2018ko otsailaren 6an.–Alkatea, Jesús Luis Andión Ripa.

ORDENANTZA FISKALA, UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK (UDAL IGERILEKUAK ETA PILOTALEKUA) ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Tarifen eranskina

Bazkideen urteko kuota:

–1952an eta lehenago jaioak: 25 euro.

–1953tik 2002ra bitartean jaioak: 50 euro.

–2003tik 2013ra bitartean jaioak: 40 euro.

Bazkide berrien sarrera kuota:

–2002an edo lehenago jaioak: 95 euro.

–2003tik 2006ra bitartean jaioak: 55 euro.

–2007tik 2013ra bitartean jaioak: 35 euro.

Abonamenduak:

–Hiru hilabetekoa:

  • 2002an edo lehenago jaioak: 90 euro.
  • 2003tik 2013ra bitartean jaioak: 60 euro.

–Bi hilabetekoa:

  • 2002an edo lehenago jaioak: 70 euro.
  • 2003tik 2013ra bitartean jaioak: 45 euro.

–Hilabetekoa:

  • 2002an edo lehenago jaioak: 60 euro.
  • 2003tik 2013ra bitartean jaioak: 40 euro.

–15 egunekoa:

  • 2002an edo lehenago jaioak: 50 euro.
  • 2003tik 2013ra bitartean jaioak: 35 euro.

–7 egunekoa:

  • 2002an edo lehenago jaioak: 40 euro.
  • 2003tik 2013ra bitartean jaioak: 25 euro.

Sarrerak:

–Egun bakarrekoa:

  • 2002an edo lehenago jaioak: 7 euro.
  • 2003tik 2013ra bitartean jaioak: 5 euro.

–10 sarrera:

  • 2002an edo lehenago jaioak: 50 euro.
  • 2003tik 2013ra bitartean jaioak: 38 euro.

–5 sarrera:

  • 2002an edo lehenago jaioak: 30 euro.
  • 2003tik 2013ra bitartean jaioak: 20 euro.

Iragarkiaren kodea: L1801951