2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MIRANDA ARGA
Virgen del Castillo zahar etxeko tasak 2018rako. Behin betiko onespena
Miranda Argako Udalak, 2017ko azaroaren 30ean egin osoko bilkuran, berretsi zuen Virgen del Castillo Zahar Etxea erakunde autonomoaren patronatuak 2017ko azaroaren 28an hartutako erabakia. Haren bidez, hasiera batean onetsi ziren zahar etxe horretan 2018ko ekitaldian indarra izanen duten tasak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatuari jarraikiz.
Erabaki hori 2017ko 245. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 26an, baita Miranda Argako udaletxeko ediktuen oholean ere, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legean eta harekin bat datorren legedian xedatuari jarraikiz.
Hogeita hamar egun baliodunean jendaurrean egon da, eta epe horretan inork ez du horren gainean erreklamazio, kexa edo oharrak egiteko inolako idatzirik aurkeztu. Beraz, 2018ko ekitaldian Miranda Argako Virgen del Castillo zahar etxean indarra izanen duten tasak behin betiko onetsirik gelditu dira, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar dira.
VIRGEN DEL CASTILLO ZAHAR ETXEKO PATRONATUA
2018. urteko tasak
Laguntza behar dutenak: 2.032,63 euro/hilabetea.
Beren buruaz baliatzen direnak: 1.057,74 euro/hilabetea.
Beren buruaz erdizka baliatzen direnak: 1.339,13 euro/hilabetea.
Erdizkako mendekotasuna dutenak: 1.688,42 euro/hilabetea.
Eguneko egonaldiak (eguneko tasa): 10,00tik 50,00 eurora bitarte, plaza motaren arabera, hau da, laguntza behar duena edo bere buruaz baliatzen dena ote den, eta laguntzak egun bakoitzean zenbat denbora irauten duen.
Miranda Argan, 2018ko otsailaren 8an.–Alkatea, Jesús Luis Andión Ripa.
Iragarkiaren kodea: L1801949