43. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

2018. urteko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Alloko Udalak, 2017ko abenduaren 26an egin osoko bilkuran, legez eskatzen den gehiengoa zuela onetsi zuen 2018ko ekitaldiko plantilla organikoa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan eta harekin bat heldu diren legeetan agindutakoari jarraikiz.

Espedientea Idazkaritzan paratu zen hamabost egun baliodunean, toki entitatearen iragarki-oholean eta 2018ko 16. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 23koan, argitaratu ondoan, bizilagunek eta interesdunek aztertu eta erreklamazioak egin zitzaten. Jendaurreko epea iragan denez inork espedientearen aurkako erreklamaziorik aurkeztu gabe, 2018ko plantilla organikoa behin betiko onetsi eta argitara ematen da, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan xedatuarekin bat. Hona hemen:

Funtzionarioak

1.–Izena: idazkaria. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %35. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik.

2.–Izena: Administrari laguntzailea. Lanaldia: %60. Maila: D. Mailako osagarria: %12. Sarbidea: oposizioa. Egoera: hutsik.

3.–Izena: zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Mailako osagarria: %12. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik.

4.–Izena: zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: C. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %9, behin-behineko peoien zuzendaritzagatik. Lanaldi luzapeneko osagarria: %10. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: jardunean.

Funtzionarioen izenen zerrenda

–Sarasola Seguin, Javier. Maila: C. zerbitzu anitzetako enplegatua. Antzinatasuna: 1994ko uztailak 19.

Administrazio araubideko kontratudunak

Izena: Idazkaria. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %35. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Antzinatasuna: 2013ko uztailak 31. Egoera: jardunean.

Izena: Administrari laguntzailea. Maila: D. Mailako osagarria: %12. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Antzinatasuna: 2004ko irailak 1. Egoera: jardunean.

Administrazio araubideko kontratudunen izenen zerrenda

–García Mir, Naiara. Maila: A. Idazkaria. Antzinatasuna: 2013ko uztailak 31.

–Zaracain Pérez, M.ª Blanca. Maila: D. Administrari laguntzailea. Antzinatasuna: 2004ko irailak 1.

Allon, 2018ko otsailaren 14an.–Alkatea, Susana Castanera Gómez.

Iragarkiaren kodea: L1802143