2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LODOSA
Aldaketak 2017ko aurrekontuan. Behin betiko onespena
2/1995 Foru Legean xedatuari jarraikiz, aditzera ematen da udaleko 2017ko aurrekontuko laugarren aldaketa behin betiko onetsita gelditu dela, jendaurreko epea inork erreklamaziorik aurkeztu gabe iragan baita. Aldaketa hasiera batean onetsi zen 2017ko abenduaren 12ko osoko bilkuran, eta zegokion iragarkia 2018ko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 8an.
Behin espedientean aldaketa horiek eginda, ukitutako kapituluetan ondoko kontsignazioak gelditu dira:
GASTUAK:
1. kapitulua.–Xedea: Langileria gastuak. Lehengoa: 1.295.950,00 euro. Aldaketa: -4.000,00 euro. Gaur egungoa: 1.291.950,00 euro.
2. kapitulua.–Xedea: Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak. Lehengoa: 1.310.134,00 euro. Aldaketa: 4.000,00 euro. Gaur egungoa: 1.314.134,00 euro.
6. kapitulua.–Xedea: Inbertsio errealak. Lehengoa: 145.720,00 euro. Aldaketa: 20.000,00 euro. Gaur egungoa: 165.720,00 euro.
DIRU-SARRERAK:
5. kapitulua.–Xedea: Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak. Lehengoa: 89.886,00 euro. Aldaketa: 7.661,00 euro. Gaur egungoa: 97.547,00 euro.
8. kapitulua.–Xedea: Finantza-aktiboak. Lehengoa: 118.344,62 euro. Aldaketa: 12.339,00 euro. Gaur egungoa: 130.683,62 euro.
Lodosan, 2018ko otsailaren 6an.–Alkatea, Pablo Azcona Molinet.
Iragarkiaren kodea: L1801772