2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEOTZ
2018ko aurrekontua. Behin betiko onespena
Leozko Udalak, 2017ko abenduaren 22an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Leozko Udalaren 2018ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura urte berean betearazteko oinarriak.
Iragarkia 2018ko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 18an, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udaleko iragarki-taulan ediktua paratuta.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan horretarako ezarritako hamabost eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, behin betikoz onetsitzat jo dira Leozko Udalaren 2018. urteko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak, aipatu legezko araudian xedatuari jarraikiz. Beraz, bidezko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean hura argitaratzea, kapituluka laburturik.
Gastuen aurrekontua
GASTUAK:
1. kapitulua.–Langileria gastuak: 185.100 euro.
2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 155.482,65 euro.
3. kapitulua.–Finantza gastuak: 5.599,49 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 51.900 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 177.000 euro.
9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 26.677,34 euro.
Gastuak, guztira: 601.759,48 euro.
Diru-sarreren aurrekontua
DIRU-SARRERAK:
1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 239.517,01 euro.
2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 6.000 euro.
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 3.005 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 101.950 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 175.287,47 euro.
7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 76.000 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 601.759,48 euro.
Hori guztia aditzera ematen da, eta ohartarazten ezen behin betikoz onetsitako aurrekontuaren kontra hauek para daitezkeela:
a) Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, Leozko Udaleko Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo bestela,
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, arlo bereko epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluak agintzen duenaren arabera.
c) Eta hautara, zuzenean gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iratxetan (Leotz), 2018ko otsailaren 8an.–Alkatea, Arrate Febrero Vadillo.
Iragarkiaren kodea: L1801937