2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LAKUNTZA
Alkatetza beste baten esku uztea
Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduan xedatutakoaren arabera (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsia),
DEKRETATU DUT:
Artikulu bakarra.–Alkatea udalerritik kanpo izanen baita martxoaren 1etik 10era bitarte, biak barne, haren ordezkoa behar da eta, horregatik, Jesús Miguel Imaz Prim, udal honetako zinegotziaren esku utzi dira hari dagozkion eginkizunak.
Lakuntzan, 2018ko otsailaren 14an.–Alkatea, Patxi Xabier Razkin Sagastibeltza.
Iragarkiaren kodea: L1802233