43. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITUREN

Bake epaile ordezkoaren kargua hutsik

Udalak bake epaile ordezkoaren kargua hutsik dagoela iragarri du, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren (Estatuko Aldizkari Ofiziala, uztailaren 2koa) 101. artikuluan eta hurrengoetan xedatuarekin bat, baita Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren (Estatuko Aldizkari Ofiziala, 1995eko uztailaren 13koa) 5., 6. eta 7. artikuluetan ezarriarekin bat ere.

Bake epaile izendatua izateko baldintzak Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 302. artikuluak karrera judizialean sartzeko ezartzen dituen berberak dira, nahiz eta ez den beharrezkoa Zuzenbideko lizentziadun izatea. Era berean, aipatu 3/1995 Erregelamenduaren 13. artikuluan eta hurrengoetan gaitasunari eta bateragarritasunari buruz ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Bake epailea izateko espainarra izan behar da, adinez nagusi, eta ez da egon behar Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 303. artikuluak ezarritako ezgaitasun arrazoien barnean.

Interesdunek Iturengo Udalaren Erregistro Orokorrean egin beharko dute eskaera, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, hamabost egun balioduneko epean. Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101.2 artikuluan xedatuarekin bat, Udalaren Osoko Bilkurak hautatuko du bake epailea hala eskatu dutenen artean, legezko baldintzak bete ondoan.

Inork eskatzen ez badu, Osoko Bilkurak libreki aukeratuko du, betiere prozedura honen baldintza berei jarraikiz.

Aditzera ematen da, Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Iturenen, 2018ko otsailaren 6an.–Alkatea, María José Bereau Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L1801821