43. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUSTIÑANA

Hiri-jarduketarako plan berezia eta aldaketa xehatua, 10. poligonoko 1002., 1267. eta 1268. lurzatietan. Hasierako onespena

Alkate udalburuak, 2018ko urtarrilaren 29ko ebazpenaren bitartez, hasiera batean onetsi zituen Hiri-jarduketarako plan berezia eta aldaketa xehatua, 10. poligonoko 1002., 1267. eta 1268. lurzatietan, Congelados de Navarra SAUk sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Foru Legearen 72. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, behin betiko onetsiko da, bidezko bada hori egitea.

Fustiñanan, 2018ko urtarrilaren 30ean.–Alkate udalburua, Juan Antonio Sola Pradilla.

Iragarkiaren kodea: L1801778