2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EZKABARTE
Hiri-jarduketarako plan berezia Makirriaingo 5. poligonoko 53. lurzatian. Hasierako onespena
Ezkabarteko Udalak, 2018ko otsailaren 1ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Hiri-jarduketarako plan berezia, Makirriaingo 5. poligonoko 53. lurzatian, Sergio Berástegui Recaldek sustatua.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikuluan xedatua aplikatu beharrez.
Ezkabarten, 2018ko otsailaren 5ean.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.
Iragarkiaren kodea: L1801809