43. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdiak, Lorategietako zerbitzuburu eta marrazketa-irakasle lanpostuetarako

Iruñeko Udalak, Giza Baliabideetako zuzendaritzak 2018ko otsailaren 16an emandako Ebazpenen bidez, honako deialdi hauek onetsi ditu:

Deialdia, bi izangai-zerrenda –bat prestakuntzarako, eta bestea aldi baterako kontrataziorako– hautaproben bitartez osatzeko, lorategietako zerbitzuburu lanpostuan aritze aldera, Iruñeko Udalean gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira.

Deialdia, izangai-zerrenda bat hautaproben bitartez osatzeko, marrazketa-irakasle lanpostuan aldi baterako kontratu bidez aritze aldera, Iruñeko Udalean gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira.

Deialdi hauen oinarriak eskuragarri daude www.pamplona.es webgunean eta Herritarrendako Arreta bulegoetan.

Iruñean, 2018ko otsailaren 23an.–Giza Baliabideetako jarduneko zuzendaria, Gerardo F. Hurtado Jauregui.

Iragarkiaren kodea: L1802643