2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
Aldaketa, Musika Eskolako prezioen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena
Lizarrako Udalak, 2018ko otsailaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen “Julián Romano Ugarte” Musika Eskolan izena eman eta matrikulatzeko prezio publikoak erregulatzen dituen arauaren aldaketa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, ordenantza fiskaletako eta prezio publikoen arauetako aldaketak behin betiko onetsita geldituko dira, eta osorik emanen dira argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Lizarran, 2018ko otsailaren 6an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.
Iragarkiaren kodea: L1801766