2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
KASEDA
Makalen oihan enkantea
Kasedako Udalak, behar bezala baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du, makalen oihan aprobetxamendu hau adjudikatzeko:
Lote bakarra, Kasedako Udalaren “La Facería” alderdian, PEFC ohian ziurtagiriarekin, 1,2 ha-ko jarduketa azalera eta guztira 312 m³-ko bolumena dituena.
Hasierako prezioa: 12.996,00 euro (BEZa kanpo).
Behin-behineko fidantza: %2.
Baldintza ekonomiko-administratiboen agiria eta baldintza tekniko partikularren agiria Kasedako udal idazkaritzan daude eta Nafarroako Kontratazioaren Atarian argitaratu dira.
Eskaintzak aurkezteko tokia eta epea: Udalaren Idazkaritzan (Merkatuko plaza, 2. Kaseda), 2018ko martxoaren 20ko 13:00ak baino lehen.
Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 229.6 artikuluari jarraituz, enkantearen behin-behineko adjudikazioaren emaitzak seiren bat hobetzeko epea iragan beharko du.
Proposamenak irekitzea: 2018ko martxoaren 20ko 13:00etan eginen da.
Kasedan, 2018ko otsailaren 16an.–Alkatea, Jesús Esparza Iriarte.
Iragarkiaren kodea: L1802305