43. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARRAKAZTELU

Herri-lurraren desafektazioa, 5. poligonoko 1959. lurzatian. Hasierako onespena

Zarrakazteluko Udalak, 2018ko otsailaren 1ean egin osoko bilkuran, legeak eskatzen duen gehiengoa zuela, erabaki zuen hasiera batez onestea 5. poligonoko katastroko 1959. lurzatiko 2.967,80 metro koadroren desafektazioa, ondotik, haren erabilera lagatze aldera Zarrakazteluko San Isidro nekazarien kooperatibari.

Arlo horretan indarrean den araudian ezarritakoarekin bat, hilabeteko jendaurreko epea irekiko da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, eta hartan bidezko diren alegazioak aurkeztu ahal izanen dira.

Zarrakaztelun, 2018ko otsailaren 7an.–Alkatea, Javier Igal Iguaz.

Iragarkiaren kodea: L1802006