43. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARRAKAZTELU

Aldaketa plangintzan (Determinazio egituratzaile eta xehatuak lurzoru urbanizaezineko 9. poligonoko 1929. lurzatian). Hasierako onespena

Zarrakazteluko Udalak, 2018ko otsailaren 1ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen aldaketa plangintzako arau subsidiarioetan (Determinazio egituratzaile eta xehatuak, lurzoru urbanizaezinaren kategoria, azpikategoria eta azpi-azpikategoria seinalatzeko, Zarrakazteluko 9. poligonoko 1929. lurzatian).

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 1/26 Foru Legearen 71., 72. eta 77. artikuluetan xedatuaren indarrez, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, interesdunek azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Zarrakaztelun, 2018ko otsailaren 8an.–Alkate udalburua, Javier Igal Iguaz.

Iragarkiaren kodea: L1802005