43. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERTIZARANA

1/2017 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

Udalak 2017ko azaroaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zen aurrekontuan 1/2017 aldaketa egiteko espedientea. Iragarkia 2018ko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 8an. Jendaurreko epean inork erreklamaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da. Hona hemen laburpena:

1.–9200201 gastuen partida. Kreditu berezia. Berogailua instalatzea Narbarteko Lakoizketa Taldearen udal etxebizitzan (6.239,97 euro); diruzaintzako gerakinaren diru-sarreretako 1870 partidaren bidez finantzatuko da (6.239,97 euro).

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan ezartzen dena bete beharrez.

Bertizaranan, 2018ko otsailaren 9an.–Alkatea, Andrés Echenique Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L1802030