2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOZAR
Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea 2018an
Dirubilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da aurtengo martxoaren 23an irekiko dela trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergagatik 2018. urteari dagozkion kuotak borondatez ordaintzeko epea.
Epea. Borondatez ordaintzeko azken eguna, aurtengo maiatzaren 4a.
CaixaBanken edo Rural Kutxaren edozein bulegotan ordaintzen ahalko da, aldez aurretik dagokion ordainagiria erakutsita, eta Udalaren www.berriozar.es web orriaren bidez. Epe hori iragandakoan, Diru-bilketaren Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak aplikatu, eta premiamendu bidez kobratzeko tramiteak hasiko dira.
Berriozarren, 2018ko otsailaren 6an.–Alkatea udalburua, Raúl Maiza González.
Iragarkiaren kodea: L1801627