2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERIAIN
Hiri-jarduketarako plan berezia 5. poligonoko 72. lurzatian. Hasierako onespena
Beriaingo Udalbatzak, 2018ko urtarrilaren 4an egin bilkuran, erabaki zen hasiera batez onestea Hiri-jarduketarako plan berezia Beriaingo 5. poligonoko 72. lurzatian; sustatzailea Aglomerados Zabaleta SL da.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Foru Legearen 72. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada hori egitea.
Beriainen, 2018ko urtarrilaren 23an.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.
Iragarkiaren kodea: L1802014