43. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 1a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2017-EXT-4

2017ko abenduaren 13an, aldeetako batek eskatuta ireki zen ur aprobetxamendurako eskubidea amaitzeko espedientea, jarraian azaltzen diren ezaugarriak dituena, kontzesiodunak uko egin diolako.

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Carlos Sesma Sesma, Doroteo Sesma Sesma, Segismundo Sesma González.

Xedea: putzu baten kanona ez kobratzea, Murchanteko udal-mugartean.

Ibilgua: Queiles ibaia.

Alderdia: Claveria.

Udalerria: Murchante (Nafarroa).

Batez besteko ur-emari baliokidea kontsumo handieneko hilabetean: 0,04 l/s.

Eskubidearen titulua: Ebroko Konfederazio Hidrografikoko lehendakariak 1993ko urriaren 5ean emandako ebazpena.

Inskripzioaren datuak: Ur Erregistroko B atala, 14. liburukia, 124. orria.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2018ko urtarrilaren 15ean.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1802310