3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA
Iragarki oharra. Erreferentzia: 2012-A-154
San Ignacio ikastetxeak honako datu eta ezaugarri hauek dituen ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:
Ezaugarriak:
Eskatzailea: San Ignacio ikastetxea.
Ibilgua: Belagua ibaia.
Hargunearen udalerria: Izaba (Nafarroa).
Koordenatuak: UTMX: 673399; UTMY: 4753240 (30T zona, ETRS89).
Uneko emaria, gehienez ere: 1,33 l/s.
Batez besteko ur-emari baliokidea kontsumo handieneko hilabetean: 0,0129 l/s.
Gehieneko bolumena urtean: 100 m³.
Xedea: etxebizitza bat hornitzea herri hustu batean.
Aprobetxamenduan, ura Belagua ibaitik hartuko da (Eska ibaiaren afluentea), Aragoi ibaiaren arroan, Izabako udal-mugartean barna iragatean; ur azpiko elektroponpa baten bidez hartuko da ura, gero 145 metroko hodi batetik bidaltzeko 5 m³-ko metatze-biltegi aurrefabrikatu batera; biltegitik hornituko dira aurreikusitako instalazioak, Izabako udal-mugarteko 21. poligonoko 124. lurzatian (Nafarroa). Urtean 100 m³-ko bolumena hartuko da, eta 33,33 m³-koa kontsumo handieneko hilean.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2017ko abenduaren 19an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.
Iragarkiaren kodea: E1802269