42. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZANGOZA

Deialdia, Luis Gil ikastetxe publikoko eskolazain lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdiaren oinarrien aldaketa

Zangozako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2017ko urriaren 27an hartutako erabakiaren bitartez, Zangozako Luis Gil ikastetxe publikoko eskolazain lanpostu bat, lan-araubide finkoan, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdi publikoa onetsi zuen.

Deialdiaren “1.–Arau orokorrak” oinarriko 1.2 eta 1.4 apartatuetan, honako hau adierazten da:

1.2. Besteak beste, lanpostu horretan aritzekoa denak betebehar hauek izanen ditu (...) Zangozako udalerrian bizi behar du, zerbitzuaz behar bezala arduratzeko.

1.4. Izendatzen den izangaiak Zangozako udal mugapean bizi beharko du eta, horretarako, Zangozan finkatuko du bizilekua.

Izangaietako batek berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu du deialdiaren kontra, alegatuz lana garatuko den udalerrian, Zangozan, bizitzeko betebeharra ez dagoela justifikatuta, ez lanpostuagatik ez bete beharreko eginkizunengatik ez eta lanaldiagatik ere.

Aurkeztutako errekurtsoa aztertu ondotik, Tokiko Gobernu Batzar honek errekurtsoa baiestea erabaki du, lanpostua kokatzen den udalerrian bizitzeko betebeharra salbuespen gisa aurreikusten baita legean eta ez baita aplikagarria Luis Gil ikastetxe publikoko eskolazain lanposturako, lan hori gaur egun egiten den baldintzetan.

Hori guztia ikusirik,

ERABAKI DA:

Lehenik.–Baiestea aurkeztutako errekurtsoa eta deialdiaren oinarriak aldatzea, ondotik adierazten den bezala:

  • Ezabatu eginen da “1.–Arau orokorrak” oinarriko 1.2 apartatuan jasotako “Zangozako udalerrian bizi behar du, zerbitzuaz behar bezala arduratzeko” betebeharra, lanpostuan aritzeko betebeharretatik.
  • Ezabatu eginen da oinarri bereko 1.4. apartatua, bertan ezartzen baitzen “Izendatzen den izangaiak Zangozako udal mugapean bizi beharko du eta, horretarako, Zangozan finkatuko du bizilekua”.

Bigarrena.–Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko epe berria irekitzea, 30 egun naturalekoa, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hirugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Zangozan, 2018ko otsailaren 19an.–Alkate udalburua, Ángel Navallas Echarte.

Iragarkiaren kodea: L1802407