42. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATA

Izendapen proposamena. Deialdi murriztua, obra eta zerbitzuetako burua izateko B mailako lanpostua oposizio-lehiaketa bidez betetzeko

Deialdi murriztua abiarazi zen obra eta zerbitzuetako burua izateko B mailako lanpostua, plantillan 5.1 zenbakia duena, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko,

Burlatako Udalerako eta haren organismo autonomoetarako. Deialdia 233. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 5ean. Ebaluazio epaimahaiak, deialdiaren 8. oinarriarekin bat, Oier Aizkorbe Arlegui izendatzeko proposamena egiten du, probak gainditu eta puntuaziorik handiena lortu baitu.

Izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hogeita hamar egun naturalean, proposatutako izangaiak deialdiaren 2. oinarrian adierazitako agiriak aurkeztu beharko ditu Burlatako Udalaren erregistroan.

Burlatan, 2018ko otsailaren 22an.–Alkatea, José María Noval Galarraga.

Iragarkiaren kodea: L1802598