42. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

286/2018 EBAZPENA, otsailaren 12koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, 2016-2017 ikasturteko aparteko sarien deialdia egiten duena.

Sarbidea, Bekak eta Tituluak Ataleko buruaren txostena ikusirik, Ikasleen gaietarako, Enplegurako eta Ekintzailetzarako errektoreordeak ontzat emana.

Txosten fiskala eta juridikoa ikusirik.

Aldeko ikuskapena egin eta gero.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak eskaintzen dituen graduko eta masterreko irakaskuntza ofizialetan aparteko sariak emateko dituen arau erregulatzaileak, Gobernu Kontseiluak 2016ko urtarrilaren 27an onetsitakoak, betez.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatutuetako 40. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehena.–Graduko edo masterreko ikasketak 2016-2017 ikasturtean amaitu zituzten ikasleentzat aparteko sarietarako deialdia egitea.

Araudi aplikagarriarekin bat etorriz, aparteko saria jaso ahal izateko ezinbesteko baldintza dira titulu ofiziala emateko eskaera aurkeztuta eta haren tramitazioa egiteagatik dagokion prezio publikoa ordainduta edukitzea, betiere prozedura bukatu baino lehen, Ebazpen honen zortzigarren puntuan adierazitako datan.

Bigarrena.–10.500 euroko gastua baimentzea, 2018ko gastuen aurrekontuko 44.00/54.0/480.08 kontusailaren kargura.

Hirugarrena.–Aparteko sariak ematea arautzen duen araudiaren 3.3 artikuluan ezarritakoa ezertan galarazi gabe, baimendutako gastua zati berdinetan banatuko da sarituen artean.

Laugarrena.–Ez da derrigorrezkoa atxikipenak egitea, sarien zenbatekoa ez baita 300 eurotik gorakoa.

Bosgarrena.–Beren graduko tituluak Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Zuzenbideko nahiz Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Ekonomiako Aldibereko Ikasketa Programetan lortu duten ikasleak Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako, Zuzenbideko eta Ekonomiako graduetako gainerako ikasleekin batera lehiatuko dira aparteko saria irabazteko. Halaber, ikasleok Aldibereko Ikasketa Programa horiek osatzen dituzten graduetako tituludunekin batera zenbatuko dira, Nafarroako Unibertsitate Publikoak ematen dituen graduko eta masterreko ikasketa ofizialetan aparteko sariak ematea arautzen duen Araudiaren (2016ko urtarrilaren 27ko Gobernu Kontseiluaren erabaki batez onetsia) 3.1 artikuluan ezarritako sarien zenbaketaren ondorioetarako.

Seigarrena.–Aparteko sariak emateko arau erregulatzaileen 3.1 artikuluak ezartzen duena aplikatuz, titulazio bakoitzean emango den gehieneko sari kopurua ezarri da, taula honetan esaten den bezala:

PLANA

SARIAK

Gradua Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan

4

Gradua Zuzenbidean

2

Gradua Ekonomian

1

Gradua Erizaintzan

2

Gradua Fisioterapian

1

Gradua Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzan

1

Gradua Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoan

1

Gradua Diseinu Mekanikoko Ingeniaritzan

1

Gradua Telekomunikazio Teknologietako Ingeniaritzan

1

Gradua Industria Teknologietako Ingeniaritzan

3

Gradua Informatika Ingeniaritzan

1

Gradua Ingeniaritza Mekanikoan

1

Gradua Elikagaien Prozesuen eta Produktuen Berrikuntzan

1

Gradua Haur Hezkuntzako Irakasletzan

2

Gradua Lehen Hezkuntzako Irakasletzan

3

Gradua Lan Harremanetan eta Giza Baliabideetan

1

Gradua Gizarte Lanean

2

Unibertsitate Masterra Abokatutzarako Sarbidean

1

Unibertsitate Masterra Informazio Sistema Integratuen bidezko Prozesuen Kudeaketan (ERP)

1

Unibertsitate Masterra Materialen eta Fabrikazioaren Ingeniaritzan

1

Unibertsitate Masterra Industria Ingeniaritzan

1

Unibertsitate Masterra Osasun Zientzietako Ikerketan

1

Unibertsitate Masterra Bigarren Hezkuntzako Irakasletzan

2

GUZTIRA

35

Zazpigarrena.–Beken eta Tituluen Bulegoari eskatzea Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita 10 eguneko epean sari horietara aurkez daitezkeen espedienteak hauta ditzan, eta Bulegoko Iragarki Oholean argitara ditzan.

Zortzigarrena.–Hautaketa-prozesuaren hasierako eta amaierako epea ezartzea, Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunean hasi eta hurrengo 30 egun naturalen buruan bukatuko dena.

Bederatzigarrena.–Sariak esleitzeko ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta interesdunentzako jakinarazpen gisa balioko du.

Ikasle esleipendunek dagokien titulazioaren graduazio ekitaldian jasoko dute saria, ikasturte honetan.

Hamargarrena.–Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea.

Hamaikagarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea Ikasleen gaietarako, Enplegurako eta Ekintzailetzarako errektoreordeari, Komunikazio Zerbitzuari, Beken eta Tituluen Bulegoari, Gradu Ikasketen Atalari, Kontabilitate Atalari eta Kontu-hartzailetzari.

Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko Lege Organikoaren 6.4 artikuluak xedatzen duenari jarraikiz, eta interesdunak zilegi du berraztertzeko errekurtsoa errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2018ko otsailaren 12an.–Errektorea, Alfonso Carlosena.

Iragarkiaren kodea: F1802234