42. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO HIRI HONDAKINEN TRATAMENDURAKO PARTZUERGOA

Hiri hondakinak lekuz aldatu, sailkatu, tratatu, balioztatu eta, kasua bada, ezabatzeko zerbitzuaren tasa arautzen duen ordenantza fiskaleko aldaketa. Behin betiko onespena

Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoko Zuzendaritza Kontseiluak, 2017ko azaroaren 15ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2018ko ekitaldian aplikatzeko tasak aldatzea. Horri buruzko iragarkia 2017ko 238. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 14an argitaratu zen.

Aldaketa jendaurrean jarrita haren aurkako alegazioak aurkeztu direlarik, Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoko Zuzendaritza Kontseiluak, 2018ko otsailaren 14an egin bilkura berezian, erabaki zuen alegazioak ezetsi eta behin betiko onestea 2018ko ekitaldian aplikatzeko tasen aldaketa eta, orobat, argitara ematea, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

9. artikulua. (...)

–Tarifak:

3.–Tasaren tributu-kuotak zehazten dituzten zerga-oinarriei aplikatzekoak zaizkien tasak eta tarifak izanen dira Partzuergoko organo eskudunak aurrekontu-ekitaldi bakoitzerako ezartzen dituenak, kontuan hartuz aurreztu dena, bai sorkuntza ratio txikiagoen ondoriozko kostuetan bai materia organikoaren gaikako bilketaren sistemak ezartzean eta baita ere, kasua bada, ordenantza honetako 6. artikuluko 1 zenbakian aipatutako udalerriaren eremuan egindako hobekuntzekin; hori guztia, ordenantzaren eranskinean ezarritakoari jarraituz.

Iruñean, 2018ko otsailaren 15ean.–Partzuergoko burua, Isabel Elizalde Arretxea.

ERANSKINA

1. 2018ko martxoaren 1etik aurrera, tarifen zenbatekoak zehaztuko dira, ondoko taulan ezarritako kopuru eta irizpideen arabera, zein den jarduera eta zerbitzuaren prestazioa gertatzen den establezimendua. Etxeko tarifari dagokionez (T) 52,16 eurokoa izanen da.

MULTZOA/

TARIFAK

JARDUERAK TOKI ZEHATZETAN

PISUA, TARIFEN ARABERA

1. MULTZOA: Etxekoa

1. TARIFA

Etxeak

T

2. MULTZOA: Etxeko tarifaren parekoak

2. TARIFA

Bulegoak, langelak, jarduera profesionalak egiten diren lokalak, eta, oro har, zerbitzuen sektorearekin lotutakoak. Bulego eta instalazio publikoak barnean hartzen ditu, baldin ez badute jantoki zerbitzurik.

Merkataritzako establezimenduak, elikagaiak salbu, haien azalera osoa 150 m²-tik beherakoa bada.

Elkarte gastronomiko guztiak sartzen dira

1,25 x T

3. TARIFA

Merkataritzako establezimenduak, elikagaienak salbu, haien azalera osoa 150 m²-tik gorakoa bada.

Ostalaritza eta aisialdiko establezimenduak, jantoki zerbitzurik gabe, haien azalera osoa 150 m²-tik beherakoa bada.

Elikagaien establezimenduak, haien azalera osoa 150 m²-tik beherakoa bada. Barnean sartzen dira azalera hori duten okindegiak eta/edo gozotegiak

2 x T

4. TARIFA

Ostalaritza eta aisialdiko establezimenduak, jantoki zerbitzurik gabe, haien azalera osoa 150 m²-koa edo hortik gorakoa bada.

Ostalaritza eta aisialdiko establezimenduak, jantoki zerbitzua dutenak, haien azalera 150 m²-tik beherakoa bada

3 x T

5. TARIFA

Industriako establezimenduak, handizkako banaketarako establezimenduak eta lantegiak, betiere ez badaukate jantoki zerbitzurik eta ez badute elikagairik maneiatzen, biltegiratzen edo eraldatzen

3 x T

3. MULTZOA: Bereziak

6. TARIFA

Elikagaien merkataritzako establezimenduak, haien azalera osoa 150 m²-tik gorakoa eta 500 m²-koa edo txikiagoa bada. Ostalaritzako establezimenduak sartzen dira, publikoak edo pribatuak izan, jantoki zerbitzua izan eta azalera hori dutenak

5 x T

7. TARIFA

Industriako establezimenduak, jantoki zerbitzua badute edo haien jardunean elikagaiak maneiatzen edo eraldatzen badituzte

6 x T

8. TARIFA

Elikagaien merkataritzako establezimenduak, haien azalera osoa 500 m²-tik 1.000 m²-ra artekoa bada.

Ostalaritzako establezimenduak, publikoak edo pribatuak, jantoki zerbitzua izan eta azalera hori dutenak, baldin eta haien plaza kopurua 100dik beherakoa bada.

Hemen sartzen dira kanpin guztiak, haien plaza kopurua edozein delarik ere

7 x T

4. MULTZOA: Hondakin sortzaile handiak

9. TARIFA

Elikagaien merkataritzako establezimenduak, haien azalera osoa 1000 m²-koa edo hortik gorakoa bada.

Ostalaritzako establezimenduak, publikoak edo pribatuak, jantoki zerbitzua izan eta azalera hori dutenak, baldin eta haien plaza kopurua 100 edo hortik gorakoa bada

20 x T

2. Tributu-kuota zehazteko, formula hau aplikatuko da:

A) Bukaerako tarifa = Oinarrizko tarifa × (1- F1 [hondakinen sorkuntza] - F2 [organikoaren ezarpena]), etxeetako subjektu pasiboendako.

B) Bukaerako tarifa = Oinarrizko tarifa × (1- F2 [organikoaren bilketa]), etxekoak ez diren subjektu pasiboendako.

Azalpena:

F1 (hondakinen sorkuntza): Errefusaren sailean tona gutxiago sortzea, subjektu pasibo baliokide batek sortzen duen batez bestekoa baino (bildutako euroak guztira/etxeko tasa), kontuan hartuz udalerria zein mankomunitatetan, eskualdetan edo tokiko elkartetan dagoen. Batez besteko horretatik behera dagoen ehuneko puntu bakoitzeko, zerga-oinarriaren ehuneko puntu bat kenduko da. Gehienez ere %5 murriztuko da kontzeptu horrengatik.

F2 (organikoaren ezarpena):

–Etxeko eta komunitateko konpostaje sistemak ezartzeagatik: %20ko murrizketa, etxean konpostajea egiteko programako partaide bakoitzari eta beste %20koa, komunitateko konpostaje programako partaide bakoitzari.

–Materia organikoaren gaikako bilketa ezartzeagatik, honela murriztuko dira tasak:

  • F2 = %15, baldin eta ezegokiak <%5.
  • F2 = %10, baldin eta %5 < ezegokiak <%20.
  • F2 = %5, baldin eta %20 < ezegokiak <%25.
  • F2 = %0, baldin eta ezegokiak >%25.

Murriztapen horiek subjektu pasibo hauei aplikatuko zaizkie:

a) Bilketa, bereizi gabeko edukiontzia erabiliz: sistema horretan izena eman duten guztiei. Sistema horri atxikitzeko erregistrorik ez badago, murriztapena aplikatuko da ezarpen eremu osoan (edukiontzia duten udalerriak).

b) Bilketa, bereizitako edukiontziarekin: sistema horretan izena eman duten guztiei.

c) Bilketa, banakako edukiontzia erabiliz: ezarpen eremuko subjektu pasibo guztiei (atez ateko bilketa sistema duten udalerriak).

Azken xedapena: tasaren aldaketa 2018ko martxoaren 1etik aurrera gauzatuko da.

Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan, 1. zenbakian, b) letran ezarritakoari jarraikiz, ordenantza fiskal hau aldatzeko espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa dutenek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak edo oharrak aurkez ditzaten. Batere aurkezten ez bada, hasiera batean onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta ordenantzak indarra hartuko du inguruabar hori eta behin betiko testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen direnean.

Iruñean, 2018ko otsailaren 15ean.–Partzuergoko burua, Isabel Elizalde Arretxea.

Iragarkiaren kodea: L1802331