42. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JAITZ

Aldaketa, landabideen erabilera arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena

Jaizko Udalak, 2017ko abuztuaren 22an, erabaki zuen hasiera batean onestea Jaizko Udalaren eskumeneko landabideen erabilera arautzen duen ordenantzako aldaketa bat.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, ezarritakoari jarraikiz, jendaurrean egon zen hogei egunez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratu zenetik (2017ko 199. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 16koa). Alegazio bakarrik ere aurkeztu ez denez, bidezko da behin betiko onestea delako ordenantzaren aldaketa, eta argitara ematea, ondorioak sor ditzan.

1. artikulua. Ordenantzaren xedea.

Ordenantza honek xedea du Jaizko udal mugapeko bide publikoen arloan arauketa ezartzea.

2. artikulua.

Udalaren menpeko bideetan, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko Legearekin bat eginen da zirkulazioa.

3. artikulua.

Debeku da arras:

1.–Lurra lantzean, traktorearekin bidera ateratzea buelta ematera.

2.–Harriak eta nekazaritzako hondakinak bidera, arekara eta erretenera botatzea.

3.–Bideko arekara lurra bota eta hura betetzea, lur-sailetan nekazaritzako lanak egitean.

4.–Nekazaritzako hondakinak areka, bide eta erretenetan erretzea.

5.–Administrazioaren baimenik gabe, lehiaketak edo lasterketak egitea, eta ausarkeriaz gidatzea.

6.–Lanabesak edo beste edozein makineria garraiatzea, bideetako zolaren kaltetan bada.

7.–Kamioiak bertatik igarotzea, 3.500 kilotik goitikoak badira, salbu eta:

–Nekazaritza eta abeltzaintzako jarduerekin ikusteko duten zerbitzuak.

–Basogintzako jarduerekin zerikusia duten zerbitzuak, aldez aurretik Udalaren baimen idatziarekin.

–Udalaren jabetzako bide edo kale publikoetan egin beharreko mantentze-lanak.

–Eraikin berriko obrak edo etxebizitzak eta haiei atxikiako lokalak, etxaldeak eta aziendarako bordak zaharberritzeko obrak.

4. artikulua.

Finken titularrek izango dute arekak garbitzeko ardura, bideak hobeki zaintzen lagundu dezaten.

5. artikulua.

Adarrek areka ez gainditzeko maneran landatuko dira arbolak bide ondoan.

6. artikulua.

Udalaren landabideetan ibiltzean, bideen egoerak eta haien ezaugarriek erakutsiko dute zer abiadura komeni den, eta abiadura apalduko da ibilgailu bereziekin, motel dabiltzan ibilgailuekin, azienda saldoekin edo oinezkoekin topo egitean; are gehiago hautsa pilatzen deneko aro idorretan; izan ere, abiadura bizian joanez gero, bideak hondatu egiten dira, zirkulazioa hobetzeko botatzen den harea-geruza desagertzen delako.

Dena dela, 40 kilometro ordukoa da gehieneko abiadura.

7. artikulua.

Partikularrek baimena eskatu beharko diote Udalari finketan sartu eta ateratzeko pasabideak egiteko, eta gutxienez 40 zentimetroko diametroa duten hormigoizko hodiekin eginen dituzte, haien kontura egin ere. Udalak fidantza eskatu ahalko du, egokitzat jotzen duen zenbatekokoa, finketako sarbideak behar den bezala egiten direla bermatzeko.

8. artikulua.

Finken itxituretan zortasun eremu bat izango da, hiru metrokoa bidearen kanpo ertzetik neurtuta.

9. artikulua. Arau-hausteak.

Ordenantza honetan ezarritakoa ez betetzea, horra arau-haustea.

10. artikulua. Ordenantza hau hausten duenak 150,25 euroko zehapena izanen du, deusetan galarazi gabe egindako kalteengatik ordaindu beharreko kalte-ordainak; hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 52. artikuluan ezarritakoarekin bat. Nork bere borondatez ordaindu ezean, premiamendu bidez bilduko dira isunak.

Jaitzen, 2017ko otsailaren 16an.–Alkatea, Francisco Eraso Azqueta.

Iragarkiaren kodea: L1802356