42. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERTIZARANA

2018ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Bertizaranako Udalak, 2018ko otsailaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udal honen 2018ko ekitaldiko plantilla organikoaren espedientea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Bertizaranan, 2018ko otsailaren 2an.–Alkatea, Andrés Echenique Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L1801609