42. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAS

Xehetasun-azterketa, 4. poligonoko 77. eta 80. lurzatietan. Hasierako onespena

Arasko Udaleko alkateak, otsailaren 16ko 013/2018 Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zuen 4. poligonoko 77. eta 80. lurzatien xehetasun-azterketa. Sustatzaileak Pedro Miguel eta María Antonia Fernández Fernández dira.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Foru Legearen 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egongo da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada hori egitea.

Arasen, 2018ko otsailaren 16an.–Alkatea, Francisco Javier Murguiondo Marquínez.

Iragarkiaren kodea: L1802364