42. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

311/2018 EBAZPENA, otsailaren 5ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Rebeca Domeño Recalde andrea, Inmaculada Sola Arrondo andrea eta Yolanda Álvarez Iguacel andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen dituena, erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikari (EZLT) lanpostuetan aritzeko.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 7ko 109E/2015 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikari (EZLT) izateko 69 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2015eko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 19koan.

Uztailaren 30eko 689E/2015 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2015eko 159. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 17koan.

Urriaren 2ko 74E/2015 Ebazpenaren bidez, behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2015eko 206. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 16koan.

Eta azaroaren 2ko 391E/2015 Ebazpenaren bidez (2015eko 224. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 11koa) zehaztu egin ziren erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikarien (EZLT) lekualdatze lehiaketa berezian hutsik gelditutako 16 lanpostuen destinoak eta plantillako zenbakiak, deialdi honetan iragarritako 69 lanpostuak osatuko baitituzte. Lekualdatze lehiaketa berezi horren deialdia Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 7ko 112E/2015 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia amaiturik, hautapen prozesua puntuazio handienekin gainditu eta bete beharreko lanpostuetan sartzen ziren izangaiak izendatzeko proposamena argitaratu zen 2017ko 150. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 4koan.

Izendapen proposamena 2017ko 190. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 2koan, eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 4ko 2160/2017 Ebazpenaren bidez aipatu proposamenean sartutako 69 izangaiak izendatu ziren.

Gero, ebazpen horren bidez izendatutako izangai batzuei borondatezko eszedentzia eman zitzaien lanpostuaren jabetza hartu zuten egunetik aurrerako ondorioekin, une horretan foru administrazioan edo beste administrazio publiko batean ari zirelako lanean.

Horregatik, 2018ko 7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 10ekoan, izendapen proposamen osagarri bat argitaratu zen Rebeca Domeño Recalde andrea, Inmaculada Sola Arrondo andrea eta Yolanda Álvarez Iguacel andrea izendatzeko, hirurak txanda irekikoak; izan ere, horiek ziren hautapen prozesua gainditu zuten izangaietatik bete beharreko lanpostu kopuruan sartzen ahal zirenak.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da orain proposatutako izangaiek deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela. Horregatik, bidezko da izendatzea eta lanpostuak adjudikatzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Rebeca Domeño Recalde andrea, Inmaculada Sola Arrondo andrea eta Yolanda Álvarez Iguacel andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikari (EZLT) lanpostuetan aritzeko.

2. Lanpostu hutsak honela adjudikatzea:

Rebeca Domeño Recalde andreari plantilla organikoan 61321 zenbakia duen lanpostua, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.

Inmaculada Sola Arrondo andreari plantilla organikoan 61975 zenbakia duen lanpostua, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.

Yolanda Álvarez Iguacel andreari plantilla organikoan 66646 zenbakia duen lanpostua, Lizarrako García Orcoyen Ospitaleari atxikia.

Izendatutako izangaiek hilabeteko epean jabetu behar dute lanpostuaz, izendapena jakinarazi eta biharamunetik hasita. Epe horretan lanpostuaz jabetzen ez badira, ezinbesteko kasuetan salbu, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

3. Ebazpen hau Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara, Nafarroako Ospitaleguneko Langileriaren Zuzendaritzara eta Lizarrako Osasun Barrutiko Zuzendaritzara) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura igortzea eta interesdunei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan; orobat, adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko buruzko 39/2015 Foru Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat.

Iruñean, 2018ko otsailaren 5ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1802082