4. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

9. poligonoko 251. lurzatian Hiri-Jarduketako Plan Berezia (Bidasoa, 49). Behin betiko onespena

2017ko urriaren 4an Osoko Bilkurak egindako bileran, besteren artean, ondoan dagoen erabakia onetsi zuen:

1. 9. poligonoko 251. lur-zatian (Bidasoa karrika, 49) Hiri-Jarduketako Plan Berezia, Berako Udal Plan Orokorraren aldaketa xehakatua egiten duena, Promociones Urbanisticas Bidasoak sustatua, behin betiko onestea.

2. Behin betiko onespen hau bai eta haien barreneko hirigintza arauak ere Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Erabaki hau interesatuari jakinaraztea.

4. Erabaki hau nahiz onartutako Udal Hiri-Jarduketako Plan Berezi honen ale bat eta emandako txosten teknikoak Nafarroako Gobernuko Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari bidaltzea, hamar eguneko epean gehienez ere.

Akordio honen aurka tarteka daitezke ondoko helegite hauetariko edozein:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabetez, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Altxada errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Beran, 2017ko abenduaren 19an.–Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.

ERANSKINA

9. poligonoko 251. lurzatian Hiri-Jarduketako Plan Berezia –Bidasoa karrika, 49– (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1714889