4. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Aldaketa, Udal Planeko hirigintzako araudiaren 80. eta 85. artikuluetan. Behin betiko onespena

Andosillako Udalak, 2007ko maiatzaren 16ko osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Udal Planeko determinazio xehatuak aldatzeko espedientea, Andosillako Udalak sustatua, helburua izanik herrigunearen inguruaren kategoria duen lurzoru urbanizaezinaren mugapen berria egitea, abeltzaintzako edo nekazaritzako produktibitate ertaineko lurzoruaren kategorian sartzeko.

2007ko 74. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik, ekainaren 15ean, ikusi da akatsa dagoela araudiaren 80. artikuluaren idazketan, eta jarduera baimengarrien artean ez daudela kiroleko edo aisialdiko jarduerekin lotutako eraikuntzak eta instalazioak, ezta lurzoru urbanizaezinean egin beharreko jarduera industrialak ere.

Artikulu horren idazketak, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariaren abenduaren 15eko 1680/2003 Foru Aginduaren bidez onetsitako aldaketarekin bat (2004ko 7. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 16koa), jarduera baimengarrien artean jasotzen ditu kiroleko edo aisialdiko jarduerekin lotutako eraikuntzak eta instalazioak, baita lurzoru urbanizaezinean egin beharreko jarduera industrialak ere.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2. artikuluaren arabera, administrazio publikoek edozein unetan zuzentzen ahal dituzte beren egintzetako akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak.

Aditzera ematen da, eta haren edukia osorik argitaratzen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Andosillan, 2017ko abenduaren 14an.–Alkate udalburua, José Manuel Terés Azcona.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1714586