4. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA, Añorbeko eta Artaxoako udal-mugarteetan dagoen “Tirapu” izeneko parke eolikoari buruzkoa. Espediente zk.: SCE01158.

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean ezarritako ondorioetarako, jendaurrean jarri da aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko baimen administratiboa lortzeko eskaera hau:

a) Titularra: Gas Natural Fenosa Renovables SLU.

b) Instalazioen kokalekua: Añorbeko eta Artaxoako udal-mugarteak.

c) Ezaugarri nagusiak: “Tirapu” izeneko parke eolikoa, 3.300 kW-eko lau haize-sorgailuk osatutakoa. Guztira, 13,2 MWe-ko potentzia du, baita aurretik dagoen San Esteban azpiestaziorako konexio elektrikoa ere.

Eta hori aditzera ematen da orok jakin dezan eta espedienteak aztertzeko aukera izan dadin Garapen Ekonomikorako Departamentuko Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea, 1-5. solairua, Iruña).

Interesdunek alegazioak aurkezten ahal dituzte 20 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita. Departamentu honetan aurkeztuko dira, edo ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipatzen diren Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorraren bulegoetan, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako erregistro edo bulegoetan.

Iruñean, 2017ko abenduaren 21ean.–Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendaria, Roberto Yoldi Echarren.

Iragarkiaren kodea: F1714999