4. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

69/2017 EBAZPENA, abenduaren 19koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak emana, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuan deitzen diren burutzak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko kalifikazio-epaimahaietan idazkari aritzeko eskumena eskuordetzen duena.

Maiatzaren 17ko 29/2017 Foru Dekretuaren bidez, azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretua aldatu zen, hots, Nafarroako Administrazio Publikoetako lanpostuak betetzeko erregelamendua onetsi zuena.

Aipatu foru dekretuak 3. apartatua gehitu zion azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren 30. artikuluari. Bertan kalifikazio-epaimahaien osaera ezartzen da Nafarroako Foru Komunitatearen eta haren erakunde autonomoen esparruan deitzen diren unitate organikoetako burutzak edo zuzendaritzak betetzeko lehiaketetarako. Horren arabera, departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiaren titularrari edo horrek eskuordetzen duen pertsonari dagokio kalifikazio-epaimahaietako idazkaritza.

Helburuak behar bezala betetzeko, beharrezkoa da zenbait kalifikazio-epaimahaitan idazkari aritzeko eskumena departamentuko zerbitzu, atal eta unitate parekatuetako buruen esku uztea.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 36. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 9ko 198/2015 Foru Dekretuaren 5. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Departamentuko zerbitzu, atal eta unitate parekatuetako buruen esku uztea Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuan deitzen diren burutzak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko kalifikazio epaimahaietan idazkari aritzeko eskumena.

2. Xedatzea burutzak betetzeko deialdiak argitaratzen direnetik aurrera sortuko dituela ondorioak eskuordetzak; deialdi horietan kalifikazio epaimahaia osatzen duten kideak adieraziko dira. Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak aldez aurretik jakinaraziko dio Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari nor arituko den idazkari departamentuko unitate organikoetako burutzak betetzeko kalifikazio epaimahaietako bakoitzean.

3. Ebazpen hau igortzea departamentu honetako zerbitzu, atal eta unitate parekatuetako buruei eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea orok haren berri izan dezan.

Iruñean, 2017ko abenduaren 19an.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Olga Artozqui Morrás.

Iragarkiaren kodea: F1714865