4. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 5a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

ESTATUKO ADMINISTRAZIO OROKORRA

Estatuko Errepideen Aragoiko Barrutiaren iragarkia. Jendaurrean ofizialki jartzea trazadura proiektu hau: “Lodosako lotunea lotune oso bihurtzea. AP-68 autobideko 164+200 k.p. Nafarroako eta Errioxako probintziak”. Gakoa: T5-NA-9910

Errepideen Zuzendaritza Nagusiak, 2017ko abenduaren 28ko Ebazpenaren bidez, behin-behinekoz onetsi du trazadura proiektu hau: “Lodosako lotunea lotune oso bihurtzea. AP-68 autobideko 164+200 k.p. Nafarroako eta Errioxako probintziak”. Gakoa: T5-NA-9910; horrekin batera, Estatuko Errepideen Aragoiko Barrutiari agindu dio jendaurrean ofizialki jartzeko espedientea irekitzeko, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearekin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearekin bat, honakoek ezarten duten guztia betetzeko:

–Errepideei buruzko 37/2015 Legearen 12. eta 16. artikuluak eta Errepideen Erregelamendu Orokorrekoak, haiekin lotutakoak (1812/1994 Errege Dekretua), bai eta erregelamendu horren 104. artikuluko edukia.

–Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 17., 18. eta 19.1 artikuluak, eta haren Erregelamendukoak, haiekin lotutakoak.

Horrenbestez, Errepideen Zuzendaritza Nagusiak agindutakoarekin bat, proiektu hori jendaurrean jarriko da hogeita hamar (30) egun baliodunez, erregelamenduzko azken argitalpena egin eta lehen egun baliodunetik kontatzen hasita.

Trazadura proiektuaren dokumentazioa toki hauetan kontsultatzen ahalko da bulego egun eta orduetan: Estatuko Errepideen Aragoiko Barrutia, Santa Cruz plaza, 17, Zaragoza; Estatuko Errepideen Errioxako Barrutia, Duques de Nájera, 49-1.a D, 26001, Logroño; ukitutako toki korporazioetan, hau da, Ausejon (Errioxa) eta Lodosan (Nafarroa); eta Sustapen Ministerioaren web orrian (http://mfom.es/participacion-publica).

Jendaurrean aztertzeko jarritako agirien artean trazadura proiektuaren behin-behineko onespenaren kopia dago.

Aipatutako epean, eta aipatutako legeez baliatuz, Estatuko errepideen barruti horietan aurkezten ahalko dira, idatziz, aipatutako proiektuari dagokionez egokitzat jotzen diren alegazioak eta oharrak, edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan eta Azken Xedapenetako Zazpigarrenean aipatzen diren sistemetako edozein erabiliz. Oharrek lotura baldin badute Errepideei buruzko irailaren 29ko 37/2015 Legearen 12. artikuluarekin eta irailaren 2ko 1812/1994 Errege Dekretuaren bidez onetsitako erregelamendukoekin, gai hauek jorratu beharko dituzte: errepidearen interes orokorraren deklarazioa justifikatzen duten inguruabarrak, eta trazaduraren kontzepzio orokorra.

Interesdunek behar diren datu eta alegazioak aurkezten ahalko dituzte argitaratutako ondasun eta eskubideen zerrendan egindako akatsak zuzentzeko, edo okupatu beharrari aurka egiteko, funtseko edo formako arrazoiengatik; bigarren kasuan, arrazoiak adierazi beharko dira, beste ondasun batzuk okupatzea edo beste eskubide batzuk, zerrendan ez daudenak, eskuratzea lehentasunezkotzat jotzeko, lortu nahi den xederako egokiagoak direlakoan.

Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda erantsita dago, udalerriz udalerri zehaztuta.

Aditzera ematen dut orok jakin dezan.

Zaragozan, 2017ko abenduaren 29an.–Barrutiko ingeniari burua, Rafael López Guarga.

UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA

Udal-mugartea: Lodosa (Nafarroa)

ORDENA ZENBAKIA

LURZATIA

TITULARRA

DESJABETZEA m²

001

11

889

SINDICATO DE RIEGOS LA TORRE

120,00

002

11

909

FERNANDEZ CORDON, INMACULADA

420,00

003

11

908

EZQUERRO MANGADO, ANGEL

105,00

004

11

907

FERNANDEZ CORDON, JESUS FERNANDO

150,00

005

11

906

EZQUERRO MANGADO, FERMIN

223,96

006

11

905

EZQUERRO EZQUERRO, SIGFREDO

883,83

007

11

931

EZQUERRO MANGADO, JUANA MARIA

10.732,70

008

11

932

CORDON OCON, ANGEL

6.261,99

009

11

933

HERNANDEZ EZQUERRO, JESUS

1.889,00

010

11

934

MARIN CORDON, PEDRO

2.122,27

011

11

935

EZQUERRO EZQUERRO, PEDRO MIGUEL

918,96

012

11

936

HORMIGONES LODOSA, S.A.

153,54

013

11

937

SINDICATO DE RIEGOS LA TORRE

1.012,22

014

11

930

SINDICATO DE RIEGOS LA TORRE

1.193,60

015

11

929

EZQUERRO MANGADO, FERMIN

1.949,50

016

11

928

SINDICATO DE RIEGOS LA TORRE

359,16

017

11

912

FERNANDEZ CORDON, PEDRO ANTONIO

140,00

018

11

913

EZQUERRO CORDON, JAVIER

91,00

019

11

914

RUIZ EZQUERRO, MARIA PILAR

685,00

020

11

915

EZQUERRO EZQUERRO, JULIA

176,64

021

11

919

NAFARRROAKO FORU KOMUNITATEA (ABELBIDEAK)

648,85

022

11

916

FERNANDEZ CEDRON, MARIA CRUZ

3.305,92

023

11

917

FERNANDEZ CEDRON, MARIA CARMEN

990,14

024

11

918

SINDICATO DE RIEGOS LA TORRE

376,46

025

11

920

EZQUERRO EZQUERRO, MARTIN

2.046,00

026

11

921

SINDICATO DE RIEGOS LA TORRE

494,27

027

11

922

MORENO MORENO, SALVADOR

747,38

028

11

923

SINDICATO DE RIEGOS LA TORRE

1.699,78

029

11

924

EZQUERRO MALO, VICTOR

2.223,56

030

14

547

CORDON CORDON, TOMAS SANTIAGO

325,27

031

11

964

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA (ABELBIDEAK)

825,32

Udal-mugartea: Ausejo (Errioxa)

ORDENA ZENBAKIA

POL.

LURZATIA

TITULARRA

DESJABETZEA m²

032

09

41

VIÑEDOS BARON DE LEY SL

5.192,95

033

09

44

MARTÍNEZ LUIS, M. DOLORES (USUFRUKTUAREN %100)

201,17

ROYO MARTÍNEZ, SOFIA (JABETZAREN %50)

ROYO MARTÍNEZ, ROBERTO (JABETZAREN %50)

Iragarkiaren kodea: E1800015