4. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Kreditu-gehigarriaren espedientea. Hasierako onespena

Batzar Orokorrak 2017ko abenduaren 21ean egin bilkura berezian, hasiera batean onetsi zen kreditu-gehigarriaren espedientea, berrogei mila eurokoa, Mairagako Mankomunitateko hondakinen ataleko zenbait gastu arrunten igoerari aurre egiteko.

Erabaki hori jendaurrean egonen da 15 egunean, argitaratze honetatik aitzina, interesdunek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Tafallan, 2017ko abenduaren 22an.–Mankomunitateko burua, Pedro Leralta Piñán.

Iragarkiaren kodea: L1715064