4. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Laburpena, Eguesibarren ekintzaileek lokalak alokatu eta erosteko laguntzen deialdiarena

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da Eguesibarren ekintzaileek lokalak alokatu eta erosteko laguntzen deialdiaren eta oinarri arautzaileen laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 376661 eta Udalaren web-orrian.

Oinarri hauen xedea.

Oinarri hauen xedea da 2018. urtean Eguesibarren jarduera ekonomiko berria ezartzeko lokalak alokatu eta erosteko laguntza ekonomikoen emakida arautzea.

Laguntzen onuradunak.

2.1. Oinarri hauetako laguntzen onuradunak izan ahalko dira soilik bertan ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsona fisiko eta juridikoak.

–Pertsona fisikoek, dagokien jarduera egin ahal izateko, legeak eskatzen dituen gaitasun baldintzak bete beharko dituzte. Pertsona fisiko batek baino gehiagok elkarrekin eskatu ahalko dituzte laguntzak, nahiz eta beraien arteko lotura juridikoari ez aitortu kide bakoitzarekiko independente den nortasun juridikoa.

–Pertsona juridikoek eratu ahalko dituzte erantzukizun mugatuko kapital sozietateak, sozietate komanditarioak, zibilak eta, orobat, legeak aitortutako nortasun juridikoa duten bestelako sozietateak ere.

2.2. Betiere, bai pertsona fisikoek, banaka zein taldean, bai juridikoek, egunean izanen dituzte udal ordainarazpenak.

Eskabidea.

Laguntzaren eskabidea Eguesibarko Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko da idatziz, bi hilabeteko epean, errentamendu harremana hasten denetik, edo lokala erosi den egiazko egunetik, edo jarduera hasten denetik baldin eta horren data ondorengoa bada. Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aipatzen diren moduetako edozeinetan ere aurkez daiteke.

Sarrigurenen, 2017ko abenduaren 20an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1714894