4. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Hiri-jarduketarako plan berezia, UC-93 unitateari dagokionez, A4, A5, A6 eta A7 lurzatietarako. Behin betiko onespena

Tafallako Udalak, 2017ko azaroaren 28an egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:

2017ko irailaren 26an, Tafallako Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak hasiera batean onetsi zuen Hiri-jarduketarako plan berezia, Tafallako HAPOko UC-93 unitateari dagokionez, A4, A5, A6 eta A7 lurzatietarako, Cárnicas Galar SLk sustaturik (sarrera erregistroa: 3.682, 2017-07-27). Honako hau zuen xedea: aipatutako hiri lurzoru finkatuko lurzatietan zuzkidura-jarduketa egitea.

Aipatutako plan berezia egon da jendaurrean, 2017ko 204. Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratuz, urriaren 23an, baita Nafarroako Foru Komunitatean editatutako eguneroko prentsan iragarkia jarriz ere, hots, Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarietan iragarkia jarriz, 2017ko urriaren 24an, arau honekin bat: Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1 artikulua.

Aipatutako egunean, 2017ko urriaren 23an, 204. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, argitaratu zen Nafarroako Gobernuak 2017ko urriaren 11n hartutako Erabaki bat, zeinaren bidez foru intereseko inbertsio deklaratu baitzen Cárnicas Galar SLk sustatutako enpresa-proiektua, abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluaren ondorioetarako (foru lege hori zen enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazioa errazteko neurriei buruzkoa), eta deklarazio horrek inbertsio-proiektua bukatu arte izanen ditu ondorioak.

Ikusirik Udalaren Zerbitzu Teknikoen txostenak, 2017ko abuztuaren 24koak eta irailaren 21ekoak, baita Aholkularitza Juridikoaren irailaren 5eko txostena ere,

Kontuan izanik jendaurreko epean ez dela alegaziorik aurkeztu, baita Hirigintza Batzordearen 2017ko azaroaren 22ko irizpena ere,

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1 b) artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Udalbatzarena izanik behin betiko onespenaren erabakia hartzeko eskumena, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 22.2 c artikuluan xedatutakoarekin bat.

Erabaki da:

Lehenbizikoa.–Behin betiko onestea Hiri-jarduketarako plan berezia, Tafallako HAPOko UC-93 unitateari dagokionez, A4, A5, A6 eta A7 lurzatietarako (5. poligonoko 293., 294. eta 295. lurzatiak), Cárnicas Galar SLk sustaturik, zuzkidura-jarduketa bat arautzeko lurzati horietan.

Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea aipatutako plan bereziaren behin betiko onespenaren erabakia, baita hartan jasotako araudi urbanistikoa ere, honako xedapen honetan adierazitakoarekin bat: Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikulua.

Hirugarrena.–Behin betiko onetsitako dokumentuaren ale bat igortzea, erabaki honekin eta txostenekin batera, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentura eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzura, erabaki hau hartu eta ondoko 10 eguneko epean.

Laugarrena.–Erabaki hau jakinaraztea sustatzaileari, Hirigintza Alorrari eta Idazkaritza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Jakinarazten dut, jakin dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da erabaki honek administrazio bideari amaiera ematen diola eta bere kontra errekurtso hauek para daitezkeela:

Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik aitzina.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

Onetsitako araudiaren aurrean, interesdunek errekurtso hauek para ditzakete:

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, testu arauemaile hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Jusitizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Xedatutakoak ez ditu ukatzen Nafarroako Foru Komunitateari eta Estatuko Administrazio Orokorrari uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan esleitutako eskudantziak (foru lege hori Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa da), ezta uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa ere (lege horren bidez arautu zen Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa).

Tafallan, 2017ko abenduaren 5ean.–Alkate udalburua, Arturo Goldaracena Asa.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1714140