4. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Laburpena, gizarte-larrialdiko laguntzen 2018ko deialdia

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 377168.

Iruñeko Udaleko Gizarte Ekintzako eta Komunitate Garapeneko Zinegotzigo Delegatuaren 2017ko azaroaren 27ko ebazpenaren bitartez, diru-laguntzen deialdi hau onetsi da:

Kutxa finkoko deialdia, 2018ko gizarte-larrialdiko laguntzena.

Deialdiaren xedea:

Diru-laguntzak arautzea gizarte zerbitzuen arloan, horien helburua izanik diru-laguntza zuzenak ematea gizarte-larrialdian eta diru-sarrerarik gabe dauden pertsonei eta/edo familiei, betiere deialdi honen B.3) eta D) ataletan ezarritako baldintzak eta beharkizunak betetzen badira.

Zuzeneko prestazio ekonomikoak (ZPE) dira diru-laguntza puntualak, ez aldian behingoak, subsidiarioak eta osagarriak, oinarrizko beharrak estaltzeko bideratuak.

Iruñean, 2017ko abenduaren 21ean.–Gizarte Ekintzako eta Komunitate Garapeneko Zinegotzia, Edurne Eguino Sasiain.

Iragarkiaren kodea: L1714991