4. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

3. poligonoko 906. lurzatiaren xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Miranda Argako Udalak, 2017ko azaroaren 30ean egindako bilkuran, erabaki zuen behin betiko onesteko "xehetasun-azterlana, 3. poligonoko 906. lurzartian", José Manuel Menéndez Gonzálezek sustatua, hirigintzako udal planeamenduan aurreikusitako antolamendua egokitzeko, San Francisco Javier etorbideko 17. zenbakian dagoen 3. poligonoko 906. lurzatiko bolumenen berrantolamenduari dagokionez; Miranda Argako planeamenduko arau subsidiarioak 1989ko irailaren 8an onetsi ziren behin betiko.

Alkatetzaren 2017ko urriaren 9ko 93/2017 Ebazpenaren bidez onetsi zen xehetasun azterlana hasiera batean, eta uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (haren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), espedientea jendaurrean egon zen hogei egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zenetik (2017ko 204. zenbakian, urriaren 23an), eta ez zen alegaziorik aurkeztu.

Argitara ematen da, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. eta 79.1 artikuluetan xedatuarekin bat (haren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Behin betiko onesteko egintza honen kontra, bide administratiboari amaiera ematen baitio, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, hautara:

a) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazten denetik hasita.

b) Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, Miranda Argako Udalari zuzendua, erabakia jakinarazi eta hilabeteko epean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aitzinetik; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, erabakia jakinarazten denetik hasita.

Miranda Argan, 2017ko abenduaren 11n.–Alkatea, Jesús Luis Andión Ripa.

ERANSKINA

Xehetasun azterlana, 3. poligonoko 906. lurzatiarena (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1714594