4. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

2313/2017 EBAZPENA, abenduaren 15ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez onesten da Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikerketa talde eta institutuei atxikitako doktoretza ondoko 3 laguntzaren deialdia, eta gastua baimentzen da.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketa Batzordeak, 2017ko irailaren 22an egindako bileran, erabaki zuen Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikerketa talde eta institutuei atxikitako doktoretza ondoko 3 laguntzaren deialdia onestea.

Unibertsitateko Aholkularitza Juridikoak egin duen txostena ikusirik.

Ekonomia Gaietarako Zerbitzuak egin duen txostena ikusirik.

Unibertsitateko Kontabilitate Atalak egin duen kreditu erreserbaren egiaztagiria ikusirik.

Ikerketarako errektoreordeak egindako proposamena ikusirik.

Kontu-hartzea ondoren egin da, kontu-hartzailea ez dagoelako.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatutuen 40. artikuluan esleituta dauzkadan eskumenak betez,

EBATZI DUT:

Lehena.–Baimena ematea deialdi honek sorrarazitako gasturako, gehienez ere 87.964,8 eurokoa izango dena, 2018. urterako aurrekontuan horretarako diru-hornidura nahikoa baldin badago aurrekontu sail hauetan:

32300013108.–Prestakuntzan dabiltzan ikertzaileak: 67.200 euro.

32300016000.–Gizarte Segurantza: 20.764,80 euro.

Bigarrena.–Laguntzak emateko ebazpenean, beharrezkoak diren aurrekontu doikuntzak egingo dira kontratuak formalizatzeko.

Hirugarrena.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikerketa taldeei atxikitako doktoretza ondoko 3 laguntzaren deialdia 2018. urterako onestea, ebazpen honen eranskinean azaltzen diren oinarriekin. Deialdian esleipen berriko 11 kontratu jasotzen dira, eta kontratu bakoitzak 1.600 euroko 14 lansari izango ditu.

Laugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea Ikerketarako errektoreordeari, Aurrekontu eta Plangintza Ekonomikoaren Atalari, Kontabilitate Atalari, Giza Baliabideen Zerbitzuari, eta ikertzaileak atxikita hartzen dituzten ikerketa taldeetako arduradunei.

Bosgarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Unibertsitateko web-orrialdean argitara dadin agintzea. Halaber, Unibertsitateko baliabide elektronikoen bidez ahalik eta hedapen handiena izan dezan arduratuko da Ikerketa Zerbitzua.

Seigarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, eta bere aurka eta haren oinarrien aurka, zilegi da berraztertzeko aukerako errekurtsoa aurkeztea errektorearen aurrean, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, biak ere Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2017ko abenduaren 15ean.–Errektorea, Alfonso Carlosena.

NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO IKERKETA INSTITUTUEI ATXIKITAKO DOKTORETZA ONDOKO
3 LAGUNTZATARAKO DEIALDIA

2017ko abenduaren 15eko 2313/2017 Ebazpenaren I. eranskina

I. kapitulua.–Deialdiaren xedea eta modalitateak.

1.–Laguntza modalitateak.

Ikerketa taldeei atxikitako doktoretza ondoko 3 laguntzaren deialdia deialdian dauden xedapen komunek eta berariazkoek arautuko dute, eta laguntzak emateko aurrekontu erabilgarritasuna behar da. Deialdian ondoko laguntzak sartzen dira:

–Genetika eta Mikrobiologia ikerketa taldeari atxikitako laguntza bat.

–Laborantzen Babesa ikerketa taldeari atxikitako laguntza bat.

–Energia Berriztagarriak Balorizatzeko Prozesuak eta Erreaktore Kimikoak ikerketa taldeari atxikitako laguntza bat.

2.–Eskatzaileen betebeharrak.

2.1. Nafarroako Unibertsitate Publikoko doktoretza ondoko ikertzaileen prestakuntzarako laguntzek honako helburu hauek dituzte: Doktoretza titulua eskuratu berri duten ikertzaileen gaitasun ikertzailea bultzatzea, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikerketa taldeen jardun ikertzailea gehiagotzea.

2.2. Guztientzako betebeharrak:

–Doktorea izatea.

–Laguntzaren zuzendaria laguntza eskatzen zaion ikerketa taldeari atxikita egon dadila.

3.–Eskaerak aurkezteko forma eta epea.

3.1. Deialdi honetan parte hartzeko eskaerak Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erregistro Orokorrean aurkeztu behar dira, Iruñeko campusean (Arrosadia z.g., 31006) zein Tuterakoan (Tarazonako etorbidea z.g.), astelehenetik ostiralera eta 8:30etik 14:30ak arte, edo 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluaren b idatz-zatian eta hurrengoetan aipatzen diren bitarteetako edozeinen bidez.

Eskaera posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian egingo da, posta zerbitzuko langileak, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzan, eta ondoren egiaztatu eta bidali Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Erregistrora (Arrosadiko campusa, z/g, 31006 Iruñea).

Eskaerak aurkezteko epea 10 egun baliodunekoa izango da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik kontatzen hasita. Eskaerak aurkezteko epea ezin izango da luzatu.

4.–Eskaera egiteko inprimakiak eta dokumentazioa:

a) Inprimaki normalizatua, zeina helbide honetatik jaitsi baitaiteke: http://www.unavarra.es/investigacion/laguntzak-eta-deialdiak/ikertzaileak. Eskaera bete eta gero, izenpeturiko ale bat aurkeztu behar duzu Erregistro Orokorrean, kasu bakoitzean eskatzen diren dokumentuekin batera. Zuzendariak eskaera-inprimaki honetan jasotzen den kontratua atxiki zaion ikerketa taldeko kide izan behar du. Hark laguntzari oniritzia emateak esan nahi du izenpetzailea tutoretzat onartzen dela, Prestakuntzan dauden Ikertzaileen Estatutuak eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzko 2011ko ekainaren 1eko 14/2011 Legeak ezartzen dituzten ondorioetarako, eta deialdi honetan ezarritako oinarriak onartzen direla. Laguntzaren zuzendaria Unibertsitateari lotuta egongo da laguntza horren onuradunaren kontratazio aldiak iraun bitartean.

b) Merezimendu zerrendari buruzko laburpen inprimakia, helbide berean dagoena:

http://www.unavarra.es/investigacion/laguntzak-eta-deialdiak/ikertzaileak. Inprimakiarekin batera, alegatutako merezimenduak egiaztatzen dituen dokumentazioa aurkeztu beharko da. Agiriz egiaztatutako merezimenduak balioetsiko dira bakarrik. Merezimenduak aurkeztu eta frogatzea ez denez baldintza baztertzailea deialdian, eskatzaileak ez badu dokumentazio hori aurkezten, Unibertsitateak ez ditu merezimendu horiek balioetsiko eta ez du eskatuko haiek egiaztatzea.

Ez dira kontuan hartuko egiaztatzeko eskumena beren arauetan ez daukaten pertsonek, organoek edo erakundeek jaulkitzen dituzten agiriak.

c) Nortasun Agiri Nazionalaren edo pasaportearen fotokopia.

d) Doktore tituluaren aurreko tituluaren fotokopia.

e) Doktore tituluaren fotokopia edo eskatu izanaren ordezkagiria.

f) Garatu nahi den ikerketa-proiektua.

Deialdi honetako oinarrietan interesdunei eskatutako dokumentazioa Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eskuetan baldin badago jada, ez dira dokumentazio hori aurkeztera behartuak egongo, eta zirkunstantzia hori idatzita jasotzeko eskatu beharko dute idazki batean. Idazki horretan zein dokumentu den identifikatu behar dute eta zein datatan eta zein administrazio unitatetan aurkeztu zen.

Merezimenduak egiaztatzen dituzten agiri akademikoak gaztelania, euskara, ingelesa edo frantsesa ez den hizkuntza batean idatzita badaude, hizkuntza hauetako batera egindako zinpeko itzulpena erantsi beharko da.

5.–Eskaeren tramitazioa eta ebazpena.

5.1. Eskatzen diren bete beharreko baldintzak eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean bete beharko dira.

5.2. Eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean, gehienez ere hilabete bateko epean, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren web orrialdean jarriko da behin-behineko zerrenda, tramitatzeko onartuak izan direnena eta baztertuena, eskaturiko laguntzarako ezarri eskakizunen bat ziurtatu ez dutelako edo eskaturiko agiriak aurkeztu ez dituztelako. Bitarteko horiek dira Unibertsitateak onarturiko publizitate tresna bakarra, alde batera utzi gabe interesdunei posta elektronikoaren bidez jakinarazpen bat bidaltzea, modu osagarrian eta ez-ofizialean. Eskatzaile horiei 5 egun balioduneko epea emango zaie, behin-behineko zerrenda Unibertsitatearen web orrialdean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, dagokion dokumentazioan atzemandako gabeziak konpon ditzaten edo osatu beharreko dokumentazioa osa dezaten. Ezarritako epean egin ezean, eskaera ezin izango da tramitatu.

5.3. Aurkeztutako erreklamazioak ebatzi eta gero, eta Ikerketa Batzordeak proposaturik, Unibertsitatearen web orrialdean argitaratuko da tramitatzeko onartu diren eta baztertu diren eskaeren behin betiko zerrenda. Behin betiko ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du. Bere aurka zilegi da aukerako berraztertzeko errekurtsoa errektorearen aurrean hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako administrazioarekiko Auzietako Epaitegian bi hilabeteko epean, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren web-orrialdean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

5.4. Tramitatzeko onartu diren eskaeren behin betiko zerrenda argitaratzen denetik bi hilabeteko epean gehienez ere, puntuazioak eta laguntzen behin-behineko esleipen proposamena argitaratuko dira Unibertsitatearen web orrialdean, alde batera utzi gabe interesdunei posta elektronikoaren bidez jakinarazpen bat bidaltzea, modu osagarrian eta ez ofizialean, eta 5 egun balioduneko erreklamazio epea jarriko da proposamena webean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Erreklamazioak ebatzi ondoren, Ikerketa Batzordeak Unibertsitateko errektoreari igorriko dio behin betiko esleipen proposamena, ebazpen baten bidez onetsia izan dadin. Puntuazioak eta laguntzak emateko behin betiko proposamenak Unibertsitatearen web orrialdean argitaratuko dira. Lau hilabeteko epean, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik kontatuta, ez bada ebazpenik ematen, eskaerak ezetsi direla ulertuko da.

5.5. Laguntzak emateko errektorearen behin betiko ebazpenaren aurka, zilegi da aukerako berraztertzeko errekurtsoa errektorearen aurrean, hilabeteko epean, Unibertsitatearen webean argitaratu edo jakinarazi, eta biharamunetik kontatzen hasita, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

5.6. Argitaratzeko web orrialdea: http://www.unavarra.es/investigacion/laguntzak-eta-deialdiak.

6.–Hautapen batzordeak,

Hautapen Batzorde hauek hautatuko dituzte izangaiak:

6.1. Genetika eta Mikrobiologia ikerketa taldeari atxikitako laguntza:

–Lucía Ramírez Nasto.

–Antonio G. Pisabarro de Lucas.

–José Antonio Oguiza Tomé.

6.2. Laborantzen Babesa ikerketa taldeari atxikitako laguntza:

–Primitivo Caballero Murillo.

–Jesús Murillo Martínez.

–Delia Muñoz Labiano.

6.3. Energia Berriztagarriak Balorizatzeko Prozesuak eta Erreaktore Kimikoak ikerketa taldeari atxikitako laguntza:

–Fernando Bimbela Serrano.

–Alberto Navajas León.

–Ismael Pellejero Alcázar.

7.–Hautatzeko irizpideak.

Atal honetan ezarritakoari jarraikiz hautatuko dira hautagaiak:

7.1. Genetika eta Mikrobiologia ikerketa taldeari atxikitako laguntza:

–Eskatzailearen curriculuma, Eranskinean ezarritakoaren arabera, 40 puntu gehienez ere.

–Eskatzaileak aurkeztutako ikerketa proiektua, 40 puntu gehienez ere. Balioetsiko da izangaiak garatu nahi duen proiektuaren kalitatea eta egokitzapena taldearen ikerketa lerro honetara:

–Onddo Basidiomizetoen Bioinformatika eta Biologia Molekularra.

–Bioteknologian, Biokimikan, Biologia Molekularrean, Nekazaritza Ingeniaritzan edo antzekoan lizentziadun titulua edukitzea, 20 puntu.

–Esperientzia frogatua eta egiaztagarria biokimikako eta biologia molekularreko tekniken (klonatzea, gene adierazpena, qPCR, proteinen adierazpena, etab.), teknika omikoen (genomen, transkriptoma eta metilomen analisia) eta bioinformatikoen (plataforma bioinformatikoen garapena eta egokitzapena eta /scripts/ izenekoen garapena) erabileran. Onddo basidiomizetoen erabilpenean esperientzia edukitzea. Esperientzia hori egiaztatuko da lan ziurtagirien, egindako ikastaroen sinestamenduen, argitalpen zientifikoen edo biltzarretako komunikazioen bidez, eta curriculumaren barruan balioetsiko da.

7.2. Laborantzen Babesa ikerketa taldeari atxikitako laguntza:

–Eskatzailearen curriculuma, Eranskinean ezarritakoaren arabera, 40 puntu gehienez ere.

–Eskatzaileak aurkeztutako ikerketa proiektua, 40 puntu gehienez ere. Balioetsiko da izangaiak garatu nahi duen proiektuaren kalitatea eta egokitzapena taldearen ikerketa lerro honetara:

–Patogenotasunaren eta birulentziaren eboluzioa Pseudomonas syringaen delakoan.

–Nekazaritza Ingeniaria tituluaren jabe izatea eta Bioteknologia edo Agrobioteknologia Master bat eginda izatea, 20 puntu.

–Esperientzia frogagarria ikerketa jarduera hauetako guztietan eta bakoitzean: bakterio fitopatogenoen erabilera eta birulentzia saioak, plasmido natiboen eta beste elementu genetiko mugikor batzuen erabilera eta analisia, biologia molekularreko teknikak, eta bioinformatika. Esperientzia hori egiaztatuko da lan ziurtagirien, egindako ikastaroen sinestamenduen, argitalpen zientifikoen edo biltzarretako komunikazioen bidez, eta curriculumaren barruan balioetsiko da.

7.3. Energia Berriztagarriak Balorizatzeko Prozesuak eta Erreaktore Kimikoak ikerketa taldeari atxikitako laguntza:

–Eskatzailearen curriculuma, Eranskinean ezarritakoaren arabera, 40 puntu gehienez ere.

–Eskatzaileak aurkeztutako ikerketa proiektua, 40 puntu gehienez ere. Balioetsiko da izangaiak garatu nahi duen proiektuaren kalitatea eta egokitzapena taldearen ikerketa lerro hauetara:

–Katalisi heterogeneoa. Katalizatzaileen jardueraren prestaketa, ezaugarritze fisiko-kimikoa eta ebaluazioa.

–Balio erantsiko bioerregaiak eta produktu kimikoak lortzea hondar biomasaren balorizazioaren bidez.

–Metanoaren konbertsio katalitikoa. Gas naturalaren eta biogasaren erreformatze katalitikoa katalizatzaile heterogeneo eta egituratuen bidez.

–Jariakinen dinamika konputazionala (JDK).

–Fotokatalisia: energia eta ingurumen aplikazioak, eta konposatu kimikoen sintesia. CO2-aren konbertsioa eta aprobetxamendua.

–Ingeniaritza Kimikoa tituluaren jabe izatea, 20 puntu.

–Esperientzia frogatua eta egiaztagarria edukitzea ikerketa jarduera hauetako bakoitzean eta guztietan: katalizatzaile egituratuen prestaketa eta saiakuntza, erreakzio katalitikoen analisi zinetikoa, erreaktore katalitiko automatizatuen erabilera, katalizatzaile heterogeneoen ezaugarritze fisiko-kimikoko teknikak, eta erreaktore katalitiko egituratuen analisia, modelatzea eta simulazioa. Esperientzia hori egiaztatuko da lan ziurtagirien, egindako ikastaroen sinestamenduen, argitalpen zientifikoen edo biltzarretako komunikazioen bidez, eta curriculumaren barruan balioetsiko da.

7.4. Eskatzailearen curriculuma balioetsiko da deialdiaren I. eranskineko puntuazio eta banakatze taularen arabera, eta gero osotara lortu dena laguntza bakoitzean ezarritako gehienekoarekin normalizatuko da.

8.–Onuradunen betebeharrak.

8.1. Onuradunak laguntza onartzeak berarekin dakar deialdi honetan ezarritako arauak onartzea, baita Nafarroako Unibertsitate Publikoak laguntzen jarraipen zientifikorako ezartzen dituenak ere.

8.2. Onuradunek honako hauek bete beharko dituzte:

–Nafarroako Unibertsitate Publikoan sartzea, laguntzaren helburuko ikerketa-lana egiteko xedez, laguntza emateko ebazpenean edo kontratuan adierazten den egunean bertan, eta sartzen ez badira laguntzari uko egiten diotela ulertuko da. Halaber, laguntzari uko egiten zaiola ulertuko da Giza Baliabideen Ataletik kontratua sinatzeko jakinarazpena jasotzen den egunaren hurrengo 5 egunetan sinatzen ez bada.

–Ikerketako errektoreordeak, interesdunak eskatuta, laguntzaren zuzendariaren oniritziarekin, baimenduko du sarrera atzeratzea, horretarako ezinbesteko arrazoiak daudenean. Bateraezintasun arrazoiak ez dira ezinbesteko kausatzat jotzen taldean edo institutuan sartzea atzeratzeko.

–Laguntza atxikita daukan ikerketa-taldean beren lana aprobetxamenduz egitea.

–Laguntzarekin lotutako lana garatzean lortu dituzten informazio zientifikoak edo teknikoak ez zabaltzea, laguntzaren zuzendariaren baimenik ez badute.

–Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeari igortzea egindako lanari buruz eskatzen dizkieten txostenak, lanaren zuzendariak ontzat emanak.

–Laguntza jaso duten aldiko argitalpen guztietan eta ikerketa-jardueretatik eratorritako beste emaitza batzuetan jasotzea Nafarroako Unibertsitate Publikoak emandako finantzaketaren aipamena.

–Laguntza aldia behin betiko bukatu ondoren, egindako lanaren azken oroitidazkia aurkeztu beharko da, laguntzaren zuzendariak ontzat emana eta lan bizitzaren ziurtagiriarekin batera.

8.3. Deialdi honetan aipatzen diren betebeharrak ez betetzeak emandako laguntza baliogabetzea ekarriko du, eta bidegabeki jasotako diru kopuruak itzuli behar izatea, hala badagokio, diru-laguntzak emateko, kudeatzeko eta kontrolatzeko erregimen orokorra arautzen duen 2005eko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean agindutakoarekin bat etorriz.

8.4. Erdietsitako laguntzari uko egiten diotenek laguntzaren zuzendariaren sinadura daukan idazkia egingo diote Ikerketako errektoreordeari, bertan arrazoiak emanez. Deialdi honetako gainerako eskatzaileek beteko dituzte kontratua hasi eta hurrengo 3 hilabeteetan gertatzen diren hasierako emate berrien bajak, laguntzak emateko ebazpenean onetsitako balioespenean ezarritako ordenaren arabera. Laguntzari uko egiteko eskaera ondorio-eguna baino 7 egun lehenago aurkeztu behar da gutxienez.

8.5. Laguntza hauen onuradunek Nafarroako Unibertsitate Publikoari lagatzen dizkiote laguntzaren helburu den ikerketa-jardueren ondorioz sortzen diren emaitzei legozkiekeen eskubideak. Unibertsitateak laguntzen onuradunei egile edo asmatzaile eskubideak aitortuko dizkie lortzen lagundu duten emaitzen gainean, Unibertsitateko kontratupeko ikertzaileei edo ikertzaile funtzionarioei dagozkien baldintza berdinetan.

9.–Onura sozialak.

Laguntzen onuradunek sinatutako kontratuari dagozkion lan arloko eta arlo sozialeko onurak edukiko dituzte.

10.–Irakaskuntza.

10.1. Laguntzen onuradunek zilegi dute baimena eskatzea Unibertsitateko sail batean irakaskuntza lanak egiteko, prestakuntzarako, laguntzaren zuzendariak eta ukitutako saileko zuzendariak ados daudela adierazi ondoren. Lankidetza horrek, gehienez, laurogei ordu hartuko ditu urte bakoitzean, eta ez da kontabilizatuko Sailaren ikasketak antolatzeko planean.

10.2. Baimena eskatuko da ezarritako prozedurarekin bat, eta Ikerketa Zerbitzuan aurkeztuko da http://www.unavarra.es/investigacion/inprimakiak helbidean eskuragarri dagoen inprimakia, laguntzaren zuzendariaren eta saileko zuzendariaren izenpearekin.

11.–Laguntzen araubide juridikoa.

11.1. Laguntzen onuradunen eskubideak eta betebeharrak deialdi honetan ezartzen direnak izango dira, eta aplikagarria zaien legeria indardunean ezartzen den beste edozein.

11.2. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzko 2011ko ekainaren 1eko 14/2011 Legeko 22. artikuluan ezarritakoak arautuko ditu kontratuak.

11.3. Laguntzaren onuraduna laguntza atxikita daukan ikerketa-taldean hasiko da.

11.4. Deialdi honetan jasotzen diren laguntzek ez dute inolaz ere konpromisorik ezartzen onuradunak Nafarroako Unibertsitate Publikoko plantillan sartzeko.

11.5. Deialdi honen babesean laguntza bat jasotzea bateraezina da funts publiko edo pribatuekin finantzaturiko beste laguntza batzuekin, bai eta laguntzaren onuradunari kontratu edo estatutu lotura ekartzen dioten soldata edo lansariekin ere. Nolanahi ere, badira salbuespen batzuk, Ikerketako errektoreordeak baimena eman ondoren:

–Prestakuntzan dauden ikertzaileek egiten duten ikerketa-jarduerarekin zuzenki loturik dauden ikerketa edo irakaskuntza lanetatik datozen ordain sariak, bai eta beste hauetatik datozen osagarriekin ere: I+G proiektuetan parte-hartze baimenduak, 2001eko abenduaren 21eko Unibertsitateei buruzko 6/2001 Lege Organikoa, 2007ko apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak aldatutakoa, aplikatuz egindako kontratuak.

–Ikertzaileen mugikortasuna eta prestakuntza sustatzeko laguntza osagarriak.

–Ikerketako errektoreordearen arabera emandako laguntzaren xedea garatzeari traba egiten ez dioten jarduerengatik noizean behin jasotako laguntzak.

12.–Laguntzak baliogabetzea.

Laguntza hauen onuradunek eskubidea edukiko dute Gizarte Segurantzaren erregimeneko prestazioak jasotzeko, deialdian azaltzen den moduan, Gizarte Segurantzari buruzko Legearen Testu Bateratua onesten duen 1994ko ekainaren 20ko 1/1994 Errege Dekretuan ezarritakoekin bat, sortzen duten gorabeherek irauten duten artean. Baimenei dagokienez, Langileen Estatutuak eta aplikagarri diren lege indardunek ezarritakoari jarraituko diote.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzko 2011ko ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 22 c) artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, aldi baterako ezgaitasuna, arriskua haurdunaldian, amatasuna, adopzio edo harrera, arriskua bularra ematean eta aitatasuna direla medio sortzen diren egoeretan eten egingo da kontratuaren zenbaketa.

13.–Kontratuaren baldintzak.

13.1. Laguntzaz baliatzeko, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Espainiako Sistemarako Sarrerarako kontratu baten bidez gauzatuko da onuradunaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren artean, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzko ekainaren 1eko 14/2011 Legeko 22. artikuluak ezarritakoarekin bat etorriz.

13.2. Kontratuak urtebeteko iraupena izango du. Kontratuak luzatzeko aukera egongo da, betiere aurrekontuan diru hornidura eta laguntzaren zuzendariaren aldeko txostena badaude. Doktoretza ondoko laguntza hauen barruan, hasierako kontratuaren iraupenak gehi ondorengo luzapenek 2,5 urteko iraupena izango dute gehienez ere.

13.3. Laguntzen zenbatekoa 1.600 euroko 14 lansari izango da. Hileroko kopuru horretatik nahitaez kotizatu behar den kuota kenduko da, eta Unibertsitateak Gizarte Segurantzako dagozkion enpresa kuotak bere gain hartuko ditu, lege indardunetan ezarritako moduan.

14.–Argitaratzea.

Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta Unibertsitateko bitarteko elektronikoen bidez zabalduko da.

15.–Errekurtsoak.

Deialdi hau onesten duen ebazpenaren aurka eta deialdiko oinarrien aurka, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa errektorearen aurrean hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako administrazioarekiko Auzietako Epaitegian bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

ERANSKINA

Curriculuma balioesteko baremoa

KATEGORIAK

Argitalpenak

20

Biltzarrak

8

Egonaldiak

10

Proiektuetan parte hartzea

5

Doktoretza aurreko laguntzak eduki izana

10

Beste merezimendu batzuk

7

EKARPENA

PUNTUAK

KATEGORIA

PUNTUAK

1

JCR artikuluak Q1-en

1

Argitalpenak 7. atalean aipatutako gaietan, laguntza bakoitzean

Gehieneko normalizatua

20

2

Patenteak

1

3

JCR artikuluak Q2-n

0,75

4

JCR artikuluak Q3-n

0,5

5

JCR artikuluak Q4-n

0,25

6

Monografiak

1

7

Nazioarteko liburuak, osorik

1

8

Nazioko liburuak, osorik

0,5

9

Nazioarteko liburuetako kapituluak

0,4

10

Nazioko liburuetako kapituluak

0,1

11

Beste argitalpen batzuk

0,2

12

Nazioarteko biltzarretara gonbidatutako txostenak

1,2

Biltzarrak 7. atalean aipatutako gaietan, laguntza bakoitzean

Gehieneko normalizatua

8

13

Nazioarteko biltzarretara gonbidatutako txostenak

0,4

14

Nazioarteko biltzarretako komunikazioak edo posterrak

0,5

15

Nazioko biltzarretako komunikazioak edo posterrak

0,3

16

Egonaldiak

Puntuazioa, gehienez

10

17

Europar Batasuneko proiektuak

0,6

Proiektuak

Gehieneko normalizatua

5

18

Plan Nazionaleko proiektuak edo parekatuak

0,4

19

Autonomia eremuko proiektuak

0,2

20

Unibertsitateek finantzaturiko proiektu lehiakorrak

0,2

21

Parte-hartzea kontratuetan. LOUko 83. art.

0,1

22

Doktoretza aurreko laguntzak eduki izana

Puntuazioa, gehienez

10

23

Hizkuntzak

2

Beste merezimendu batzuk

Gehieneko normalizatua 7

24

Gaiarekin lotura duen lanbide-jarduera*

3

25

Prestakuntza ikastaroak*

2

(*) 7. atalean aipatutako gaietan, laguntza bakoitzean.

Merezimenduen kalkuluaren xehetasunak.

Kasu guztietan, onetsitako edo argitaratutako ekarpenak hartuko dira aintzat. Proiektu, ikastaro eta abarretako parte-hartzea behar bezala dokumentatu behar da.

Argitalpenak, komunikazioak eta txostenak: onartu direla edo argitaratu direla egiaztatzea. Biltzarretako akta-liburuak ez dira argitalpenak balira bezala puntuatuko. Biltzarretara joatea baina parte ez hartzea prestakuntza-ikastaroen atalean sartuko da.

Proiektuak: beharrezkoa da egiaztatzea eskatzailea ofizialki proiektuaren ikerketa edo lan taldekoa dela, proiektuaren erakunde arduraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoa ez bada; kasu horretan, proiektuaren eta deialdiaren datuak adieraziko dira, dokumentazioa errazago topatu ahal izateko. Ez dira baliozkoak izango proiektuaren ikertzaile arduradunak emandako frogagiriak.

Kontratuak: kontratudunak kontratuaren testuan taldeko partaide bezala agertzen direnean edo beka bat edo lan kontratua eduki dutenean, orduan bakarrik balioetsiko dira LOUren 83. artikuluaren araberako kontratu atxikipenak.

Merezimendu bakoitza behin bakarrik puntuatuko da, eta ezingo da merezimendu bera bi ataletan aurkeztu.

–Argitalpenak: gehieneko normalizatua, 20 puntu. Ekarpenak honela balioetsiko dira: artikuluak aldizkarietan Q1-en, puntu 1; Q2-n, 0,75 puntu; Q3-n, 0,5 puntu, eta Q4-n, 0,25 puntu. Monografiak eta nazioarteko liburuak osorik, puntu 1; patenteak, puntu 1; nazioko liburuak osorik, 0,5 puntu; nazioarteko liburuko kapituluak, 0,4 puntu; nazioko liburuetako kapituluak, 0,1 puntu; beste argitalpen batzuk, 0,2 puntu. Gero puntuazioak normalizatuko dira, eta 20 puntu emango zaizkio eskatzaile balioetsienari.

–Biltzarretako parte-hartzeak (komunikazioak edo posterrak biltzarretan): gehieneko normalizatua, 8 puntu. Ekarpenak honela balioetsiko dira: nazioarteko biltzarretarako txostenak, 1,2 puntu; nazioko biltzarretarako txostenak, 0,4 puntu; nazioarteko biltzarretarako komunikazioak edo posterrak, 0,5 puntu; nazioko biltzarretarako komunikazioak edo posterrak, 0,3 puntu. Azkenik puntuazioak normaltzen dira, gehien balioesten den eskatzaileari 8 puntu emanez. Biltzarretako txostenen kasuan, gonbidaturik egiten badira, beharrezkoa da biltzarreko gonbidapena agiriz egiaztatzea.

–Egonaldiak ikerketa zentroetan: 10 puntu, gehienez ere. Jatorrizkoa ez den erakundean egonaldia balioetsiko da, 0,5 hilabete bakoitzeko. Egonaldia egin dela eta haren iraupen osoa egiaztatu behar dira.

–Finantzaturiko ikerketa proiektuetan parte hartzea: gehieneko normalizatua, 5 puntu. Ekarpenak honela balioetsiko dira: Europar Batasuneko proiektuetan parte hartzea, 0,6 puntu; Plan Nazionaleko proiektuetan edo parekatuetan parte hartzea, 0,4 puntu; autonomia erkidego bateko proiektuetan parte hartzea, 0,2 puntu; Unibertsitateek finantzaturiko proiektu lehiakorretan parte hartzea, 0,2 puntu; LOUren 83. artikuluaren araberako kontratuetan parte hartzea, 0,1 puntu. Azkenik puntuazioak normaltzen dira, gehien balioesten den eskatzaileari 5 puntu emanez.

–Doktoretza aurreko laguntzak eduki izana: 10 puntu gehienez. 2,5 puntu emango dira eduki den laguntzaren urte bakoitzeko. Laguntzaren iraupen osoa egiaztatu behar da. Laguntzaren jakinarazpena aurkeztea ez da nahikoa, ez baitu justifikatzen denbora guztia erabili denik.

–Beste merezimendu batzuk: gehieneko normalizatua, 7 puntu.

–Interes zientifikoko hizkuntzak: 2 puntu, gehienez ere. Bakarrik balioetsiko dira hizkuntza eskola ofizial, Goethe Institut, Alliance Française, Cambridge University eta abarren ziurtagiri ofizialak. C2 maila 0,75 puntuz balioetsiko da, C1 maila 0,5 puntuz, eta B2 maila 0,25 puntuz.

–Prestakuntza ikastaroak: 2 puntu, gehienez ere. Egiaztatzen direnak balioetsiko dira, gehienez ere 200 ordu artekoak, doktoretza-programarako sarbidea ematen duten titulazioak ez diren beste titulazio batzuk, Irakaslanerako Egokitze Ikastaroa (IEI) etab., jardunaldi eta biltzarretako parte-hartzea barne. Jardunaldi eta biltzar egun bakoitzeko 5 ordu zenbatuko dira. Zehazten ez bada, 10 ordu balioetsiko dira. 0,1 puntu emango dira 10 orduko ikastaro bakoitzeko.

–Ikerketarekin lotutako intereseko lanbide jarduera izateagatik: 3 puntu gehienez, zeina lanaldi osoko 15 hilabeteren baliokidea baita. Prestakuntza bekak eta irakaslanetako lankidetzak ez dira puntuatuko. Ikerketa proiektuen kargura egindako kontratuak proiektuen atalean balioetsiko dira.

Azkenik puntuazioak normaltzen dira, gehien balioesten den eskatzaileari 7 puntu emanez.

Azkenik, atal bakoitzean lortutako puntuazioak batuko dira.

Iragarkiaren kodea: F1714934