4. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

1. poligonoko 3. lurzatiaren xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Uharteko Udalak, 2017ko azaroaren 29an egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen katastroko 1. poligonoko 3. lurzatiaren xehetasun azterlana, Leandro Azcárate karrikako 5eko jabekideen elkarteak sustatua (espedientea: ESTDETALLE/2017/1).

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Uharten, 2017ko abenduaren 15ean.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.

ERANSKINA

Leandro Azcárate karrikako 5eko xehetasun azterlana (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1714646