4. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

2018ko aurrekontua. Hasierako onespena

Etxalarko Udalak, 2017ko abenduaren 21ean eginiko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2018ko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, hasiera batean onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Aipatutako jendaurreko epe horretan inork erreklamaziorik egiten ez badu, behin betiko onetsitzat hartuko dira 2018ko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta aipatu legeetan ezarria bete dadin.

Etxalar, 2017ko abenduaren 22a.–Alkatea, Miguel María Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L1715055