4. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

Udaleko kideen ordainsariak

Etxalarko Udalak, 2017ko abenduaren 21ean eginiko osoko bilkuran, honako erabakia hartu zuen.

1.–Hautetsien ordainsarien banaketa onartzea, xehetasun hauekin:

–Osoko bilkuretara etortzeagatik: 95 euro, urtean gehienez 13 osoko bilkura; beraz, gehienez ere 1.235 euro urtean.

–Alkatetzagatik: gainerakoa, Nafarroako Gobernuak udalei emateko onartzen duen konpentsazioa agortu arte, hautetsiei karguan aritzeagatik ordaindutakoagatik.

2.–Diru sari horiei legeak agindutako atxikipenak aplikatuko zaizkio, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko zerga dela eta.

3.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udaleko iragarki oholean argitaratzea.

Etxalar, 2017ko abenduaren 22a.–Alkatea, Miguel María Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L1715050