4. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROIBAR

Hirigintzako tramitazioei buruzko udal ordenantzaren aldaketa. Hasierako onespena

Erroibarko Udalbatzak 2017ko abenduaren 13an egindako Osoko Bilkuran hasiera batez onetsi zuen Hirigintzako tramitazioak arautzen dituen Ordenantzaren aldaketa.

Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak edo oharpenak egin ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, Ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsiko da eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.

Erroibar, 2017ko abenduaren 21a.–Alkatea, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L1715121