4. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Xehetasun azterlana, UC-4 eremuko 5. poligonoko 155. lurzatiarena. Behin betiko onespena

Beriaingo Udalak, 2017ko irailaren 7an egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Beriaingo Udal Planeko UC-4 eremuko 5. poligonoko 155. lurzati katastralaren xehetasun azterlana, Morea karrikako 1eko jabekideek sustaturik.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean xedatutakoari jarraituz.

Beriainen, 2017ko azaroaren 30ean.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.

ERANSKINA

Xehetasun azterlana (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1714757