4. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Foruzaingoko 14 kabo lanpostu kategoriaz igotzeko prozeduraren bidez betetzeko deialdiaren aurka.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Foruzaingoko 14 kabo lanpostu kategoriaz igotzeko prozeduraren bidez betetzeko prozeduran, gora jotzeko errekurtso bana jarri dute 16580063-F eta 443631426-H NANeko poliziek proba teoriko-praktikoaren behin betiko emaitzen kontra. Aipatu deialdia Barneko zuzendari nagusiak maiatzaren 29an emandako 1356/2017 Ebazpenaren bidez onetsi zen, eta 2017ko 107. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, ekainaren 5ean.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluei jarraituz, aditzera ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten, Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideak erabiliz.

Jarritako errekurtsoen kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2017ko abenduaren 22an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1715054