39. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

83E/2018 EBAZPENA, otsailaren 6koa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, hasiera batean onesten duena Erripagañako Bizitegi Eremuaren Udalez gaindiko Plan Sektorialeko AR-1aren Konpentsazio Batzordea desegitea, esparruko Konpentsazio Batzordeak erabakia idatzi eta tramitera aurkeztu ondoren.

Erripagañako UPSeko 1. banaketa eremuaren (AR-1) Konpentsazio Batzordeak, Javier Ancízar Eceolaza jauna lehendakari duenak, tramitera aurkeztu du “Esparruaren birzatiketaren behin betiko likidazioa” izeneko dokumentua, bai eta batzordea desegiteko berariazko erabakia ere.

Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 24ko 48E/2018 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen Erripagañako Bizitegi Eremuaren Udalez gaindiko Plan Sektorialeko AR-1aren birzatiketaren behin betiko likidazio kontua, esparruko Konpentsazio Batzordeak idatzi eta tramitera aurkeztua.

Orain, bidezkoa da hasiera batean onestea aipatu esparruaren Konpentsazio Batzordea desegiteko erabakia.

Konpentsazio Batzordea desegiteko erabakia onestea Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari dagokio, 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 43.1.d) artikulua aplikatuz, udalez gaindiko plan sektorial baten exekuziorako entitate laguntzaile bat denez gero.

Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak espedientea azterturik, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginarekin bat (uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen), eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Hasiera batean onestea Erripagañako Bizitegi Eremuaren Udalez gaindiko Plan Sektorialeko AR-1aren Konpentsazio Batzordea desegitea, batzordeko lehendakari Javier Ancízar Eceolaza jaunak erabakia tramitera aurkeztu ondoren.

2. Espedientea jendaurrean jartzea hogei egunez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita, eta entzunaldia ematea Erripagañako Bizitegi Eremuaren Udalez gaindiko Plan Sektorialaren esparruak ukitzen dituen lau udalei.

Ondorio horietarako, espedientea interesdunen eskura egonen da Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea, 9; 31005 Iruña), eta epe horretan zilegi izanen da idatziz nahi adina alegazio aurkeztea.

Gainera, dokumentua Nafarroako Gobernuaren zerbitzuen katalogoan kontsultatzen ahalko da, bai eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren web-orriko “Jendaurreko epea eta parte-hartze publikoa” izeneko atalaren bidez ere: www.ExposicionPublicaOT.navarra.es.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Erripagañako Bizitegi Eremuaren Udalez gaindiko Plan Sektorialaren esparruak ukitzen dituen lau udalei eta espedientea sustatu duen Konpentsazio Batzordeari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2018ko otsailaren 6an.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.

Iragarkiaren kodea: F1801818