39. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UTERGA

Hiri-jarduketarako plan berezia, UO-14 unitateari dagokionez.
Behin betiko onespena

Utergako Udalak, aurtengo otsailaren 1ean egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Hiri-jarduketarako plan berezia UO-14 unitatearen egikaritze-eremuko lurretan.

Erabakia eta onetsitako agiria hartzen duen eranskina argitaratzen dira Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 79.1 artikuluan xedatutakoa bete beharrez, eta jakitera ematen da onesteko erabakiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahal dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik aitzina, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. eta 46. artikuluekin bat.

Utergan, 2018ko otsailaren 19an.–Alkate udalburua, Pablo Lizarrondo Beriain.

ERANSKINA

Hiri-jarduketarako plan berezia UO-14 unitatean (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1802357